Euskadi.eus
Saila
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Arduraduna
Luis Pedro Marco de la Peña (Azpiegitura eta Garraioko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege bat onestea, Lurraldeko Mugikortasun Agintaritza desberdinen eginkizunak finkatzen eta garatze
dituena, Euskadiko Garraioaren Agintaritzarekin koordinazioan. Horren helburua izango da garraio-sistema integratua lortzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horren gizarte- eta ingurumen-efektu kaltegarriei aurre egiten laguntzen duena.

Ekimena 2. 2021-2025 Mugikortasun Jasangarriko Plan bat onestea, Euskadiko Garraio Jasangarriaren2030 Plan Zuzentzailean integratuta egongo dena. Horrek mugikortasun jasangarriko eredu berri baten eta berotegi-efektuko gasen emisioetan baxua den garraio baten aldeko apustua
indartuko du, ibilgailu elektrikoa sustatuz ibilgailu elektrikoentzako kargaguneak eta zerga-pizgarriak abiaraziz.

Ekimena 3. Integratutako garraio publiko kolektiboa eta horren intermodalitatea sustatzea tarifa-integrazioarekin eta txartel bakarrarekin, Hiri-mugikortasun Jasangarriko Planen garapena sustatuz tokiko eskalan eta garraio publikoaren erabilera intentsiborako hobariak emanez.

Ekimena 4. Flotak berritzea sustatzea eta birkarga elektrikorako hobariak ematea, ibilgailu elektriko arinen (bizikleta barne) bidezko hiri-mugikortasuna
bultzatzeaz gain.

Ekimena 5. Birkarga elektrikoko azpiegiturak sustatzea eta potentzia altuko birkarga-sarea hirukoiztea, Euskadin birkarga azkarrerako 100 gune lortu arte;
horiek “birkarga azkarreko azpiegituren korridore iberiarrean” zein sare europarrean integratuta egongo dira.

Ekimena 6. Garraio publikoaren elektrifikazioa sustatzea, flotak berritzea azkartuz, zehazki, foru aldundiekin eta udal erakundeekin elkarlanean.

Ekimena 7. Edukiera handiko autobus elektriko adimenduneko proiektuak hedatzea biztanleria-dentsitate altuko hiri-guneetara eta metropoli-guneetara.

Ekimena 8. Gizarte-sentsibilizazioko jarduketak garatzea eta mugikortasun jasangarriaren aldeko gizarte itun bat proposatzea.