Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Eragile ekonomikoen eta gizarte-eragileen parte-hartzearekin, Gizarte Elkarrizketarako Mahaian, trantsizio teknologikoaren eta digitalaren
ondoriozko prestakuntza-premiak eta berriz trebatzeko premiak jorratzea, 4.0 industriarako bidezko trantsizioa lortze aldera.

Ekimena 2. Adimen Artifizialeko Estrategia bat egitea, administrazio publikoan, zerbitzu publikoetan eta gizarte-politiketan berritzeko konpromisoen elementu integratzaile gisa. Europako funtsekin lotuta egongo da; hodeiko konponbideak eta big data hartuko ditu barne administrazio
prozesuak hobetzeko eta datuak biltegiratzeko sistema bat sustatuko du, behin betiko osatzeko premia publiko eta pribatu guztiak. Horrekin, enplegua eta lehiakortasuna sortzen dituzten gaitasun teknologikoak gehitu ahalko dira.

Ekimena 3. Basque Artificial Intelligence Center sortzea, enpresetan adimen artifizialaren ezarpena sustatzeko.

Ekimena 4. Abiadura handiko komunikazio-azpiegitura berriak hedatzea babestea, euskal enpresa guztietara hel daitezen.

Ekimena 5. Enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzea, horien digitalizazioa bultzatuz, eta lankidetza publiko-pribatuko eredu batean oinarritutako Data
Center berri bat sortuko da.

Ekimena 6. Energiaren Klusterrarekin lotutako enpresa-taldearen ekarpena bultzatzea, bidezko energia eta klima-trantsizioa dinamizatzeko.

Ekimena 7. “Produktuen industriatik” “konponbideen industriara” aurreratzea eta “industria eta zerbitzu aurreratuen” berariazko programa bat abiaraztea.

Ekimena 8. Euskadin jarduera industriala mantentzea eta errotzea errazten duten eta enpresa-proiektu berriak erakartzea bultzatzen duten proiektu industrial estrategikoen garapena indartzea.

Ekimena 9. Sail arteko beharrezko koordinazioa zainduko da, beharrezko administrazio-izapidetzeei (ingurumenarekin lotutakoak barne) dagozkien
enpresa-proiektuak abian jartzeko, betiere indarreko araudi-esparruak eskaintzen dituen aukeren barruan (hala badagokio, oinarrizko legerian
zehaztutako kontsulta publikorako epeak bermatuz...). Horrez gain, deslokalizazio industrialen arriskua murriztuko da.

Ekimena 10. Gure enpresak Europako balio-kate eta ekosistema industrialetan integratzea erraztea, bereziki, Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren lehentasunezko eremuetan.

Ekimena 11. Finkatuz Funtsaren zuzkidura handitzea, euskal trakzio-enpresen errotzea eta gure ekonomiarengan duten dinamizazio-efektua bermatzeko.