Ekimena 1. Susperraldi Ekonomikorako eta Enplegurako sail eta Esparru-programa bat lantzea, koordinatzea eta sustatzea. Programa hori Euskadiren berreraikitze sozial eta ekonomikora bideratuko da; hazkunde jasangarria bultzatuko du eta 2030 Agendarekin eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatuta egongo da, baita Europako “Sure” eta “Next Generation EU” Programen lehentasunekin ere.