Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 98. Euskadik Bikaintasunezko Lanbide Heziketan duen lidergoari eutsi. Euskal Lanbide Heziketaren Legea

Ekimena 1. Lanbide Heziketaren eremuan, Kualifikazioen eta Espezializazioen Euskal Esparrua garatu. Eremu horren barruan, espezializatzeko programa berriak diseinatzeari ekingo diegu, garatzeko bidean dauden enpresen eta jardueren premia berrien arabera, bereziki landuz Euskadiko Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS 3) definitutako eremuak

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Prestakuntza-zikloetan ikuspegi eta metodologia berriak sartu, ikasleen gaitasunak hedatzeko eta hobetzeko. Era berean, prestakuntza-eskaintza malguago gehiago eskainiko dugu, eta ikaskuntza erdipresentziala eta urrutiko ikaskuntza indartuko ditugu online prestakuntzaren bidez

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa duala bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Euskal Lanbide Heziketaren Legearen proiektua onartu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Bizitza osoan zehar ikasteko (urriaren 10ko 1/2013) Legea garatu, helduen etengabeko heziketa bultzatzeko

Exekuzioaren zehaztasunak