Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 147. Emakumeen kontrako biolentzia desagerrarazi

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

Ekimena 1. Gaur egungo Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legeak Emakumeen aurkako biolentziari dagokionez jasotzen duen esparru juridikoa gaurkotu, eta, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko lege proiektu bat egitea komeni den baloratu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Emakumeen kontrako biolentzia desagerrarazteko gizarte osoari zuzendutako prebentzio- eta sentsibilizazio-jarduerak indartu, batez ere gazteei begira

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Neurri zehatzak ezarri emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ordain ekonomikoa eta morala eta aitorpen soziala emateko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako arretaren efizientzia eta efikazia bultzatu, erakundeen arteko koordinazioaren bidez

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Emakumeen aurkako indarkeria goiz antzemateko planak ezarri, gaitz sozial hori aldez aurretik prebenitzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Gizarteratze-laneratze programa espezifikoak garatu, biktimek indarkeriarik gabeko bizitza askea hastea izan dezaten.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Plan integral bat abiarazi, adingabekoen aurkako genero‑ indarkeria prebenitzeko eta haren kontra babesteko eta genero‑ indarkeriaren biktima adingabeko horiei eragindako kaltea konpontzeko.

Exekuzioaren zehaztasunak