Konpromisoa 144. Eraikita dagoen parkea birgaitzen lagundu
Ekimena 1. Etxebizitzak birgaitzen laguntzeko 2017a eta 2020a bitarteko programa egin eta garatu, eraikinak behar bezala mantentzeko eta kontserbatzeko premisarekin, Europar Batasunek Horizon 2020 programatik ondorioztatzen diren eraginkortasun energetikoko eta irisgarritasuneko baldintzak beteta
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
AGINDUA, 2016ko abenduaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena; horren bidez, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove programaren 2017ko deialdia egin eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. |
2018/09/14 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2017rako diru-laguntzak arautzen dituena eta haien deialdia egiten duena (Eraikal 2017 programa). |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 325.000 euroko diru-laguntza eman dio EHUko Donostiako Arkitekturako Goi-Eskolari, energia-kontsumo ia nuluekin birgaitutako eraikin errealak lortzeko gai diren birgaitzearen eta, zehazki, birgaitze energetikoaren arloan eredu eta irtenbide berritzaileak garatzeko (2017-11-28). |
2018/09/14 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2017ko ekitaldirako deialdia egiten da.
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko arkitektura eta hirigintza aztertzea, sustatzea eta zabaltzea bultzatzeko, bai eta lan horri lotutako jarduera zientifikoa sustatzeko ere, nagusiki ingurumenarekin errespetuzkoak diren sistema eta eraikuntza-materialetan zentratuta.(720.000€) (15-05-2018).
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Lankidetza-hitzarmena sinatzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, Donostian Euskadiko Arkitektura Garaikideko Institutua (EAGI) sortzeko. Arkitekturaren arloan erreferentziazko zentro bilakatzeko sortu da. Bertan, MUGAK - Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren bulego iraunkorra egongo da, eta haren egoitza nagusi izango da hurrengo edizioetan. (15-06-2018) |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berritzen laguntzeko (Eraikal 2017 programa). |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2018ko ekitaldirako deialdia egiten da, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez. |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko 2018rako diru-laguntzak arautzen dituena eta haien deialdia egiten duena (Eraikal 2018 programa). |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako diru-laguntzak arautzen eta deitzen baitira 2019. ekitaldirako. |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2019ko uztailaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez 2019rako dirulaguntzak arautzen eta haien deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko (Eraikal 2019 programa). |
2019/07/16 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila izango da bizitegi-eraikin zaharretan energia-birgaikuntza burutzeko AGREE proiektu europarraren buru.Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, 2022. urtera arte, 40 urte baino gehiagoko bizitegi-eraikin pribatuen energia-birgaikuntzan 8,5 milioi euro mobilizatzea espero du(2019-09-05)
|
2019/09/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Euskadiko XX erakundek arkitekturari eta hirigintzari buruzko Davoseko 2018ko Adierazpenarekiko atxikimendua sinatu dute gaur goizean Euskadiko Arkitektura Institutuan; Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bultzatutako ekimena da, eta eraikitako ingurunean "planteamendu berria eta moldagarria premiaz egitea" erreibindikatzen du, ikuspegi kulturalean eta gizarte eta ingurumen arloko iraunkortasunean oinarritutakoa, "Kultura epe laburreko irabazi ekonomikoen gainetik jarriz". (2019-12-2)
|
2019/12/03 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 2. Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak egitea bultzatu, arau bidez garatuz eta ekintza pizgarriak eginez
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
AGINDUA, Ingurumen,Lurralde Plangintza eta Etxebizitako Sailburuarena; honen bidez, aldez aurreko onespena ematen zaio Euskal Autonomia erkidegoko eraikinen Ikuskapen Teknikoa eta Ikuskapen Teknikoen Erregistroa arautzen duen Dekretu Proiektuari Agindua, Ingurumen,Lurralde Plangintza eta Etxebizitako Sailburuarena; honen bidez, aldez aurreko onespena ematen.(21-03-2017)
|
2018/09/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoa eta Ikuskaritza Teknikoen Erregistroa erregulatzen dituen Dekretuaren Proiektua. Ondorioak. (06-02-2018) |
2018/05/02 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta EUDEL- Euskadidko Udalen Elkartearen arteko Lankidetza-Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eraikinen ikuskapen teknikoaren ezarpena eta jarraipena indartzeko. 230.000 € (17-04-2018).
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) hitzarmena sinatu du, udalei EITen kudeaketa koordinatu baterako beharrezko informazioa eta laguntza teknikoa emateko, Euskoregite plataformako erregistroan oinarrituta.
|
2019/01/29 | Etxebizitza sailburuordea | ||
17/2018 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa.
|
2018/09/24 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 3. Euskadin, hiri-birgaitzeari, zaharberritzeari eta berrenoratzeari dagokienez, eragile publikoek eta pribatuek egiten dituzten jarduerak koordinatu, Europatik eutsitako eta orain dela gutxi indartutako ildoan, eta Etxebizitza arlotik erakarritako FEDER egiturazko finantziazioko mekanismoak erabilita
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Lankidetza-Akordioa Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko eta Plangintza Zuzendaritzaren eta, Inguremena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren Artekoa, Euskal Autonomia erkidekoko EGEF 2014-2020 Programa Operativoa dela eta jarritako egitekoak antolatzeko. (24-03-2017) |
2018/04/26 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko uztailaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan 2017. urtean babes daitezkeen zenbait jardunetarako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak. |
2018/05/22 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA 2018ko ekainaren 8koa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko diru-laguntzen programa (Renove programaren) 2018rako, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egin eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. (2019/06/11)
|
2019/06/24 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2019ko uztailaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan 2019. urtean babes daitezkeen zenbait jardunetarako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak. |
2019/07/16 | Etxebizitza sailburuordea |