Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 48. Hiri-birgaitzea, -berroneratzea eta -berritzea

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ekimena 1. Europako 27/12 Zuzentaraua betez, eraikita dagoen parkean esku hartzeko epe luzerako estrategia bat zehaztu, bide emango duena egoerak zehaztu eta dagokion ekintza-planak hiri-garapen jasangarriaren ikuspegitik egiteko (hiri-habitata)

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Hirietan eta auzoetan esku hartzeko programa berri bat sustatu, beharrezkoa den erakunde arteko lankidetzarekin. Horrela, batetik, hiri-birgaitze, -berritze eta -berroneratzeari lotutako esku-hartzeak planifikatu ahal izango dira (“Hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen aldeko udalerriak” programa) eta, bestetik, Euskadi lurralde orekatu eta jasangarri batean antolatu ahal izango da, gune degradatuak murriztuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Birgaitze Integratuko Eremuak, Eremu Degradatuak edo Europar Batasuneko Eskualdeetako Laguntzen Mapan sartutako eremuak berroneratzea sustatu, eta lurzoru industrialak berreskuratzea bultzatu, berriz ere Industria Aurriak Eraisteko Programa sustatuta.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean, tokiko ekonomia eta enplegua sustatu, hiri-berroneratzearen esparruan, Ekintza Plan Integralaren bidez. Jarduera/enplegua sortzera, guztion ona eta jasangarritasuna lortzera bideratutako ekimenei emango zaie lehentasuna, auzo edo distritu mailako ekonomia-jarduerak bultzatuko dira, eta, aldi berean, hiri-birgaitzea eta -berroneratzea sustatuko dira

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Hiri-zaurgarritasunaren inbentarioa eta eraikita dagoen parkean esku hartzeko beharren diagnostikoa eguneratu, bizitegi-parkearen ezaugarriak zehaztuta, eta, horrekin batera, kontsumoen ebaluazioa eta herritarren baldintza sozioekonomikoen azterketa ere eguneratu.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Finantza-mekanismo eta -bitarteko berri eta berritzaileak bultzatu eta garatu, elkarlanean jardunez tokiko, lurraldeko, autonomiako, Estatuko eta Europako entitate eta erakundeekin

Exekuzioaren zehaztasunak