Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 47. Lurraldearen oreka. Lurralde-plangintza eta estrategia

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ekimena 1. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak-Lurraldea 2040 berrikusi, berariaz bultzatuz degradatutako guneak berroneratzea eta ekosistemen galera mugatuz, populazio-dentsitate handiagoak nagusitzeko, eta lurzoruaren erabilera-konbinazioa eta berrerabilera indartzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Lurralde-plangintza, partziala zein sektoriala, Lurralde-antolamenduaren gidalerro berrien joerara egokitu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio guztien koordinazioa sustatu lurralde-antolamenduaren gaian, Lurralde Antolamendurako Batzordearen bidez.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Udal-plangintzaren informazio geografikoa eta lurralde-informazioa kudeatzen jarraitu.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Lurzoruaren legedia eta hirigintza egokitu, jasangarritasunaren eta hiri-berroneratzearen eta -berritzearen helburuen zerbitzura. Horretarako, erregelamendu bidez garatuko dira Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea eta Etxebizitzaren 3/2015 Legea, eta Hirigintza eta Eraikuntza Ordenantzak egingo dira

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Paisaiaren balioa azpimarratu, herritarren bizi-kalitatean elementu garrantzitsua baita, eta LAG eta gainerako lurralde-planetan txertatu, paisaiaren balioak kontserbatuko direla bermatzeko moduan.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Euskal Herriko Unibertsitatearen “Kultur paisaiak eta ondarea” UNESCO Katedrarekiko lankidetza indartu eta berritu, eta paisaiaren garrantzia sustatu eskoletan.

Exekuzioaren zehaztasunak