Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 88. Osasun-arloko profesionalen inplikazioa

Ekimena 1. Osasun-arloko profesionalen lidergo partekatua bultzatu eta profesional horiek zentroen eta zerbitzuen kudeaketan parte-hartzeko bide eraginkorrak ezarri, erabakiak hartzeko eta sistema eraldatzeko prozesuetan gehiago inplika daitezen

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Osasun-arloko profesionalen gaikuntza eta etengabeko prestakuntza erraztu, profesional horiei zuzendutako prestakuntza ziurtatuz, haien kualifikazioa ziurtatzeko eta garapen profesionala bultzatzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Euskadiko Osasun Sisteman euskararen erabilpenaren normalizazioan aurrera egin. Horretarako, Euskararen erabilpena normalizatzeko II. Plana ezarriko dugu Osakidetzan, pazienteak aukeratzen duen hizkuntzan eskaintzeko osasun-prestazio guztiak

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Erizaintzako profesionalen gaitasunak eta funtzioak bultzatu, erizainen eginkizun eta autonomia profesionala sustatuz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Erizaintzako profesionalen birbideratzea bultzatu, bereziki ospitale-loturako eta lehen mailako praktika aurreratuetako profiletan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Lege-esparru egokia sustatu, zentro publikoetako eta pribatuetako erizainek agindu eta erabili ahal izateko osasun-produktu eta medikamentu ohikoenak

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Osasun-arloko langileen lan-baldintzak hobetu. Horretarako, Euskadiko Osasun Sistemako langileen lana eta familia bateragarriak egiteko neurriak garatuko ditugu

Exekuzioaren zehaztasunak