Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 32. Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ekimena 1. Herritarrei informazio eta prestakuntza arina eta eraginkorra eman, talde bakoitzaren beharrei eta kontsumo-joera berriei zuzendutakoa, hartara kontsumitzaile konprometituagoak eta arduratsuagoak lortzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Kontsumo-gatazkak modu eraginkor eta efizientean konpondu, eta erreklamazioak kudeatzeko eta ebazteko prozedura erraztu. Horretarako, bitartekaritza sustatuko da gatazkak konpontzeko bide gisa, baita Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzea ere, eta hobetu egingo da erreklamazioen eta arbitraje-eskaeren izapidetze telematikoa

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Enpresek kontsumo-ekintzetan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideekiko errespetu handiagoa izan dezaten sustatu. Horretarako, Kontsumobideren kontrol-ekintzek aitorpen handiagoa eduki dezaten sustatuko da, eta alertak arinago kudea daitezen bultzatuko da

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Sail arteko eta erakunde arteko lankidetza-sare bat sendotu; batetik, kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko ekintza eraginkorragoak bermatzeko, eta, bestetik, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko entitateekin sinergiak sortzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Kontsumobide ikusgarriagoa egin, kontsumo arloko gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko bitarteko erabilgarritzat har dadin. Komunikazio-ekintzak planifikatuko dira, eta areagotu egingo da sarean duen ikusgarritasuna eta estatuko zein nazioarteko foroetan duen parte-hartzea

Exekuzioaren zehaztasunak