Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 26. Euskadiko lehen sektorea garatu

Eremua: PERTSONAK
2 Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ekimena 1. Nekazaritza-sektoreari laguntza integrala emateko Planaren edukiak gauzatu (Landa Garatzeko Osoa Programa, 2015-2020 ), sektore hori lehiakorragoa eta jasangarriagoa izan dadin, eta, hala, balioetsi eta gizartera dadin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Landa Ingurunearen Garapeneko apirilaren 8ko 10/1998 Legea aldatzeko lege-proiektua izapidetu eta onartu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Landako eta kostako eremuak azpiegitura eta zerbitzu egokiz hornitu, hiri-inguruneko bizi-baldintza bertsuak bermatzeko modukoak eta populazioari eutsiko zaiola ziurtatzeko modukoak

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Elikaduraren sektorean, basogintzan eta arrantzan ekintzailetza bultzatu, eta bertako nekazaritza-elikagaiak eta baso-produktuak merkaturatzea sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. “Sendotu” finantza-erreminta zabaldu, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagaigintza eta landa-garapeneko ekintzetan inbertsio-proiektuak garatzea bultzatzeko xedez

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Lehen sektorea gaztetu, etorkizuneko bermea izan dezan; horretarako, Nekazari Gazteentzako Gaztenek 2020 Plana ezarriko dugu, eta gazteak arrantza-sektorean sartzeko “Itsasoratu” ekimena

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Azpisektore guztien lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza eta ikerketa-estrategia integral bat bultzatu: nekazaritza, arrantza, basogintza eta abeltzaintza

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 8. Sasoikako Lanaren Arretarako IV. Plan Integrala (2017-2021) egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 9. Nekazaritza Ekologikoaren Plana aurrera eraman, nekazaritza ekologikoa eta bere industria eraldatzailea garatzeko laguntza gisa

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 10. Egurraren sektorea egituratu Euskadin, osoa, lehiakorra eta teknologikoki aurreratua, eta Europan eredugarri izango dena

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 11. Euskadiko Arrantza eta Akuikulturako 2020 Plana garatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 12. Arrantzako Erakunde Ordaintzailea eratu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 13. Arrantza-kuotak kudeaketa propio batetik abiatuta finkatu eta banatu, euskal flotak arrantza jasangarria eta lehiakorra egiteko aukera izan dezan

Exekuzioaren zehaztasunak