Konpromisoa 169. Ebaluazio-kultura sustatu, lankidetzari dagokionez
![]() |
|
---|---|
17 | Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea. |
Ekimena 1. Garapenerako Lankidetzako IV. Plan Zuzentzailea egin eta garatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gobernu Kontseiluak Garapenerako Lankidetzaren hainbat urterako Plangintza Estrategikoari (2018-2021) dagozkion Orientabide Orokorrak helarazi dizkio Eusko Legebiltzarrari, Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeak eztabaida eta onar ditzan. |
2019/01/03 | Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia | ||||||
2018ko uztailak 24ko Gobernu Kontseiluak onartu du Garapenerako Lankidetzaren IV Gida Plana (2018-2021) Planak hiru helburu izango ditu: lehena, gure politikaren xede diren pertsona eta kolektiboetara bideratuta egongo da; bigarrena, gure ingurunean elkartasunarekiko konpromisoa handiagotzera zuzenduko da; eta hirugarrenak, gure eginkizuna gauzatzeko beharrezkoak diren prozeduren hobekuntza izango du ardatz. 1. Helburua: Pertsonen eta kolektiboen (eta, bereziki, sistematikoki baztertzen dituztenen) gaitasunak sendotzea eta haiek sustatutako estrategietan laguntzea, giza garapen jasangarria lortzeko eta giza eskubideak bete-betean baliatzeko bidean aurrera egin dezaten. 2. Helburua: Lankidetza-politikaren gizarte-oinarria zabaltzea eta Euskadiko pertsona, entitate eta erakundeen elkartasuna eta inplikazioa sustatzea. 3. Helburua: Gure jardunbideak eta ikuspegiak berrikuntza eta ikaskuntzaren bidetik eraldatzea, garapenaren arazoei era egokitu, integral, estrategiko eta koordinatuagoan erantzuteko.
|
2019/01/10 | Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
Ekimena 2. Lankidetza-gaietan ebaluazio-eta etengabeko hobekuntza‑dinamikak bultzatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Garapenerako Lankidetzaren III. Gida Plana (2014-2017) ebaluatu da. Ebaluaketari esker lortutako ikasketa eta gomendioak, IV. Gida Planaren lanketan erabiliko dira. |
2019/01/10 | Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia |
Programetarako Laguntzak deituriko tresnaren berrikuste prozesuaren barnean, tresnaren barne ebaluazioa egin da eta honen emaitzak GKEEekin sozializatuak izan dira 2017ko martxoan. Ebaluaketa prozesuan lortutako ikasketa zein gomendioak tresna berriaren diseinu prozesuan barneratuko dira. |
2019/01/08 | Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia |
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren ebaluazioa Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren ebaluazioa egin da. Nazioarteko boluntariotza-programa bat da, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatutakoa. 1993. urtetik, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak bidali ditu Hegoaldeko herrialdeetako garapenerako lankidetza-proiektuetara, elkartasunaren kultura sustatu eta EAEko gazteria garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzeko. Ebaluazioaren helburu nagusia da programak gazte parte-hartzaileen kultura arteko sentsibilizazioa eta gizarte-inplikazioa sustatzen nola lagundu duen aztertu. |
2019/01/10 | Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia |
Ekimena 3. Lankidetza-eremuan, jakintzaren kudeaketa hobetu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
2017ko azaroko eta abenduko hilabeteetan zehar Garapenerako Lankidetzaren III. Gida Planaren ebaluazioa burutu zen. Halaber, 2018ko otsailean ebaluazioaren kudeaketa erantzun txostena landu da. Ebaluazio-txostenaren gomendioez jabetzea eta haiei erantzuna emateko eta jarraipena egiteko neurri zehatzak ezartzea du helburu kudeaketa erantzun txostenak. Bi dokumentuak 2018ko martxoaren 14an ospatutako Garapenerako Lankidetzako Euskal Kontseiluaren bilkura arruntan landu dira. |
2019/01/10 | Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia |
Garapenerako GKEetan generoak dituen erresistentzien analisia ikerketa argiratu da, Lorena Pajares Sanchez ikerlariarena. Ikerketa hori txertatzen da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza-eragileen artean genero ikuspegia instituzionalizatzeko egiten duen lanaren baitan. |
2019/01/10 | Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia |
Azaroaren 16an Euskadiko Gazteak Lankidetza programaren ebaluazioa aurkeztu da. Aurkezpenera GKEen 20 ordezkari etorri ziren. |
2019/01/10 | Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia |