Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 20. Egoera ahuleko eskualdeetan eta udalerrietan jarduteko berariazko planak

Ekimena 1. Foru-aldundiekin eta egoera horretan dauden udalerriekin elkarlanean, programa integralak aktibatuko dira, egiturazko aldaketa handiak izaten ari diren eremuetan edo Europar Batasunaren Eskualde Laguntzen Mapak (DAR) jasotzen dituen krisi larriak jasaten ari direnetan jarduteko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Halaber, foru-aldundiekin eta egoera horretan dauden udalerriekin elkarlanean, tokiko eta eskualdeko garapen-planak bultzatuko dira, ekonomiaren eta gizartearen dinamizazioa bultzatzeko indize sozioekonomiko larrienak dituzten udalerrietan, EAEren batez bestekoa baino langabezia tasa nabarmen handiagoak jasaten dituzten udalerrietan, altzairuaren krisiak bereziki eragindako udalerrietan edo, puntako enpresak itxi edo lekualdatu dituztelako, enplegu galera handiak pairatu dituzten udalerrietan. Eremu horietan, era intentsiboan egingo da lan, Sprilur eta Indartu Programaren bidez

Exekuzioaren zehaztasunak