Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 19. Energia-politika lehiakorra eta jasangarria

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

Ekimena 1. Gasaren alde apustu egin, energia berriztagarrien hedapen handiagorako trantsizioko energia gisa, eta gasaren eta elektrizitatearen hornikuntzan Europarekiko interkonexio energetikoa sustatu, baliabideen erabilera maximizatuz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Euskadiko 2030eko Energia Estrategia sektoreka garatu, energia berriztagarriak sustatzeko berariazko planak eginez: Euskadiko Plan Eolikoa / Biomasa Plana / Plan Fotovoltaikoa / Plan Geotermikoa / Itsas Energien Plana

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 3. Energia-iturri berriztagarri eta jasangarriak erabiltzeko teknologia- eta enpresa-garapena bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Diru-laguntza programak prestatu, aurrezte eta efizientzia energetikoko proiektuak sustatzeko eta ibilgailu elektrikoa zabaltzea bultzatzeko; garrantzi berezia emango zaio bateriak eta birkargarako azpiegiturak garatzeari

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Aurrezte eta efizientzia energetikoko proiektuak finantzatzen laguntzeko bitarteko berriak sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 6. Euskal enpresek jasaten dituzten argindarraren gainkostuak behin betiko kentzeko exijitu eta defendatu Espainiako Gobernuaren aurrean, eta Estatuaren araudi-aldaketa bultzatu arlo honetan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Estrategia aktiboa eduki, Garoñako zentral nuklearra itxi dezaten exijitzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 8. Administrazio Publikoen Energia lraunkortasunaren Lege-proiektua onartzea bultzatu, Eusko Legebiltzarrera 2016ko uztailean bidali zen lege-proiektuaren arabera

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 9. BIMEP indartu, proiektu estrategikoa baita itsas energien teknologia- eta industria-garapenaren aldeko apustuan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 10. Apurka-apurka, gasolioa garraiotik kanpo utzi, lurreko zein itsasoko garraioaren gasifikazioa sustatuta eta ibilgailu elektrikoa sartuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 11. Banatutako energiaren esperientzia pilotua abian jarri (Smart Grid)

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 12. Energia Taldeka Erosteko Sistema eratu

Exekuzioaren zehaztasunak