Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 16. Ikerketa, berrikuntza eta teknologiaren aldeko apustua

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Ekimena 1. “RIS 3 Euskadi” espezializazio adimentsuaren estrategia garatu. Gutxienez bost urteko ziklo batez, aurrekontu publikoa urtean % 5 igotzeko konpromisoa hartu da, I+G+b-ren inbertsio publiko-pribatua suspertzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 ezarri, Euskadik Europako eskualde berritzaile gisa duen tokia indartzeko, eta I+G+b-ren inbertsio publiko-pribatua % 3rantz gerturatzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. 100 ikerketa-proiektu estrategiko garatu, Euskadi aitzindari izan dadin lehentasun-estrategikoko ikerketa-proiektuetan (esaterako, fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta biozientzia/osasunaren arloan)

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Talentuaren balioa azpimarratu, eta giza kapitalaren garapena bermatu. Horretarako, gazte ikerlariak euskal produkzio-sarean sartzeko plan berezi bat egingo da, elkarlanean jardunez enpresekin, unibertsitateekin eta zientzia eta teknologiako euskal sarearen eragileekin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren bikaintasuna hobetu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema irekitzea eta nazioartekotzea sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema integratu bakar batean bildu berrikuntza enpresariala, berrikuntza publikoa eta berrikuntza soziala

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 8. Patenteak sustatzeko euskal estrategia garatu

Exekuzioaren zehaztasunak