Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 155. Sistema judizial modernoa, azkarra eta eraginkorra

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ekimena 1. Honelako Justizia-eredu baten alde egin: aukera-berdintasunean eta gatazka sozialaren prebentzioan oinarritua, arreta eta zerbitzu efikaza eta efizientea ematen duena, teknologia berri guztiak sartuz, eta benetako babes judiziala bermatzen duena

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Herritar guztiek Justiziarako bidea eskuratzea bermatu, eta, behar denean, doako Justiziarako bidea eskuratzea ziurtatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Bulego Judiziala behar beste giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzearen alde egin, Justizia Administrazioaren eta herritarren interkonexio elektronikoaren gaikuntza sustatuz, bai eta prozedura judizialaren informatizazio integrala ere

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Epaitegiei, bereziki espezializatuei, eman beharreko laguntza ekonomikoa eta materiala bermatu. Orobat, behar diren neurriak hartuko ditugu plantilla judiziala eta ez judiziala egonkortzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzupean lan egiten duten langileen laneko osasuna eta segurtasuna bermatzeko lan egingo dugu, eta arian-arian berrituko dugu egoitza judizialen ekipamendua

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Justizia elebidunaren garapena bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Epaileen, fiskalen, letratuen eta Justizia Administrazioaren zerbitzupean lan egiten duten langileen prestakuntzaren kalitatea indartu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Euskadiko sistema judizialaren auditoretza eta ebaluazio publikoa egiteko prozesu bat bultzatu, haren efizientzian, efikazian eta jasangarritasunean oinarritutako irizpideak eta parametroak erabilita

Exekuzioaren zehaztasunak