Konpromisoa 117. Aisialdian eta formalak ez diren eremu funtzionaletan zabaldu euskararen erabilpena
![]() |
|
---|---|
11 | Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. |
Ekimena 1. Euskararen erabilpena aisialdian sustatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Mingaina dantzan udalekuak aurkeztu ditu Donostian 2017ko maiatzaren 4an Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Mingaina dantzan proiektua aurkeztu du. Ekimen honi esker euskarazko udaleku batzuk sustatuko dira eta erabileran eragiteko baliagarriak izan daitezkeen tresnen inguruko ikerketa bat garatuko da. Udalekuotan eremu soziolinguistiko oso euskaldunetako gazteak euskarak pisu gutxiago duen eremuetako gazteekin batera izango dira. Proiektu pilotua da, eta hortik aterako diren ondorioak baliagarriak izango dira etorkizunean erabilera sustatzeko estrategiak garatzeko orduan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan arituko dira EUDEL eta UEMA. |
2019/02/12 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
2017-2018ko aldian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) garatzeko diru-laguntza deialdia argitaratu da 2017ko ekainaren 9an Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu du 2017-2018ko aldian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko agindua. (EHAA: 2017/06/09) Plan honen bidez euskararen erabilera sustatzeari loturiko hainbat jarduera lagun daitezke. Horretarako 2.771.000 euroko kontu-saila esleitu da. |
2019/10/31 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta EiTBk Bihotzetik ezpainetara euskara sustatzeko kanpaina aurkeztu dute Bilbon 2017ko ekainaren 15ean Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta EiTBren Bihotzetik ezpainetara euskara sustatzeko kanpainaren baitan, Go!azenen bideoklip berria aurkeztu da. Kanpaina gazteei zuzenduta dago batez ere, eta hauek erakartzeko Go!azen telesail arrakastatsuarekin egin du bat. Asmo nagusia gazteak euskara erabiltzera gonbidatzea da. |
2019/06/05 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Hizkuntza Politika Sailaren babesaz, Go!azen telesailaren lehen atalaren aurrestreinaldia egin da Bilbon 2017ko urriaren 7an Haur eta gazteentzat antolatutako Izan EiTB Jaiaren parte izan da ekitaldia. Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea Izan EiTB Jaiaren aurkezpenean izan da |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Kirolari proiektua aurkeztu du Bilbon 2017ko azaroaren 16an Proiektu honek euskararen erabilera kirolean sustatzea du helburu, gazteen artean batez ere. Horretarako, hainbat kirolarik zenbait bideo grabatu dituzte euskararekin duten harremana azaltzeko eta beren kirolari loturiko euskarazko terminologia argitzeko (kirol zehatz batzuetako hiztegi terminologikoak gogoan hartuta). Grabaketak kirol federazioetan, klubetan eta ikastegietan hedatuko dira, eta ikusgai daude http://www.euskadi.eus/euskalkirolari/ webgunean. |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
2017ko Mingaina dantzan udalekuen inguruko ikerketa gauzatu da Erabileran eragiteko baliagarriak izan daitezkeen tresnen inguruan ikertu da. |
2019/02/12 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Mingaina dantzan udalekuak, II. edizioa, aurkeztu ditu Donostian 2018ko apirilaren 17an 2017ko udalekuen balorazio positiboa kontuan hartuta, bigarrenez antolatu dira udalekuok. |
2018/05/02 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskal Kirolari proiektua garatu da 2018an Proiektua kudeatzeko kanpoko kontratazioa bideratu da 2018ko maiatzean. Horrela, kirolari ezagunekin formatu ezberdinetako bideoak egin dira, helburuen arabera: · ‘pilulak’ (azalpen praktikoak kirol-diziplina ezberdinen inguruan) · ‘gertutik’ (kirolariak hurbiletik ezagutzeko formatua) · ‘erronka’ (kirolariak elkarren arteko lehian jarriko dituen atala) · ‘autoan’ (Txurru kirolarien autoan sartuko da gai ezberdinen inguruan hitz egiteko) Webgunea edukiz hornitu eta proiektua sare sozialetan zabaldu da: http://www.euskadi.eus/euskalkirolari/ |
2018/09/26 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta EiTBk hainbat kanpaina garatu dituzte 2018an EITBrekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzaren euskararen komunikazio ardatza eta euskararen erabilera soziala indartzeko ekimenak bideratu dira. Honako kanpaina hauek egin dira: - Euskaraldia - HABE matrikulazioa |
2019/04/03 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Mingaina dantzan proiektuaren fase berria aurkeztu du Donostian 2019ko uztailaren 15ean 2017 eta 2018ko udatan, Mingaina dantzan proiektuari esker, haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko estrategia eraginkorrak garatu ziren. 2019an, bi urteotako ikerketa soziolinguistikotik ateratako ondorioei jarraiki, ikasitakoa aplikatuko da Gipuzkoako udaleku batzuetan. Azken bi urte hauetan landutako estrategiak eta aurtengo udalekuetan txertatutakoak gida batean jasoko dira. |
2019/09/10 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Hedabideak deialdia (2019-2021) argitaratu da 2019ko irailaren 23an 2019-2021 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzak emateko deialdia (Hedabideak deialdia) argitaratu da. |
2019/10/22 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskal Kirolari proiektua garatzen jarraitu da 2019an Proiektuak aurrera darrai euskara kirol munduan –batez ere gazteen artean– sustatzeko asmoz. Proiektuaren jarraipena egin daiteke webgune honetan: http://www.euskadi.eus/euskalkirolari/ |
2019/10/22 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Ekimena 2. Euskararen Agenda Estrategikoa (2017-2020) bultzatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
VI. Inkesta Soziolinguistikoa landu eta aurkeztu da 2017an Nafarroako, Iparraldeko eta Euskal Herriko datuen ustiapena eta irakurketa egin da. Nafarroako datuen aurkezpena otsailean egin zen, eta Iparraldekoak eta Euskal Herrikoak uztailaren hasieran egingo dira. |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 osatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Koordinazioko Zuzendaritzak eta Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak bilera egin dute Gasteizen 2017ko apirilaren 27an Euskadi 2020 Gobernu Programa kontuan hartuta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 garatzen jardun du. Lehenengo zirriborroaren gainean Lehendakaritzako Koordinazioko Zuzendaritzak eta Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak txosten bana egin dute. Horrela bada, ekarpenok aztertzeko bildu dira hiru alderdiak, eta Agenda egokitzeko elkarlanean jarraitzea adostu dute. |
2019/02/12 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Soziolinguistika Klusterrari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/05/17) Diru-laguntza izenduna bideratu da euskarazko hainbat proiektu sustatzeko, eta lehenengo zatia ordaindu ere egin da. Proiektuak honako hauek dira: Aldahitz, Jendaurrean erabili, Ahozko kale-erabileraren neurketa eta D ereduko kirola. |
2017/10/24 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektua bideratzeko bilerak egin dira 2017ko ekainean 2017ko ekintza-planean zehaztutako eginkizunen arabera, ingurune digitalari eta arlo sozioekonomikoari buruzko datu-iturriak eta adierazleak zehaztu dira. Horrez gain, EAS datuz hornitzeko, adierazle-sistema hornitzeko konpromisoa lotzeko bidea jorratu da datu-iturrien arduradunekin. Horretarako, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bilerak egin ditu erakunde hauetako ordezkariekin: Kultura Sailburuordetza, Hezkuntza Saila, ISEI-IVEI, Etxepare Euskal Institutua, HABE, AEK, IKA, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. Bilera horietan, EASen aurkezpena egin zaie aipatutako erakundeei, datu-iturriaren ezaugarriak jasotzen dituen fitxa banatu zaie eta, proiektu honen harira, alde biek hartzen dituzten konpromisoen dokumentua lantzeari ekingo zaiola adostu da. |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aurkeztu dira Baionan 2017ko uztailaren 5ean Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Institutuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak VI. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak ezagutarazi dituzte. Datu horien arabera, orain dela 25 urte egindako I. Inkesta Soziolinguistikoarekin alderatuz gero, euskarak 223.000 hiztun irabazi ditu 1991tik. |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
“Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan” ikastaroa izan da Donostian 2017ko uztailaren 20an eta 21ean, EHUren Uda Ikastaroen barnean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Soziolinguistika Klusterrak sustatu dute ikastaroa. Bertan, VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketa ikerketen emaitzak aztertu dira, besteak beste. |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Deustuko Unibertsitateari diru-laguntza zuzena eman zaio 2017an Testuinguru oztopatzailean euskararen hiztun aktibo bihurtzea: aukerak eta zailtasunak izeneko ikerketa-egitasmoa gauzatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena abenduan. |
2018/03/07 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateari diru-laguntza zuzena eman zaio 2017an HUHEZIko ikasleen kultura- eta hizkuntza-identitateen bilakaeraren azterketan eragiteko gakoa izeneko ikerketa gauzatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena abenduan. |
2018/03/07 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Eusko Jaurlaritzak Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 onartu du 2017ko abenduaren 19an Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 dokumentuan legegintzaldi honetarako hizkuntza politikaren lan-ildoak zein helburu estrategikoak zehaztu dira. Horretarako, Euskadi 2020. Gobernu Programan euskarari lotuta jaso diren 4 konpromisoetan oinarritu da: euskararen ezagutza areagotzea, euskararen erabilera handitzea, hizkuntza eskubideen bermean aurrera egitea eta euskararen hiru lurraldeetako erakundeen arteko lankidetza sendotzea. |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen Adierazle Sistema (EAS) aurkeztu dute Donostian 2017ko abenduaren 20an Euskararen Adierazle Sistema (EAS) 33 adierazle nagusiren bidez euskararen osasunaren inguruko informazioa ematen duen tresna berritzailea da. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta hiru foru aldundiek sustatu dute ekimena. Euskararen Adierazle Sistemak ingurune digitala ere aintzat hartuko du hemendik aurrera |
2018/03/19 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskara sustatzeari eskainitako aurrekontuen eta baliabideen gaineko ikerketa egin da 2017an 2017an ikerketa egin da EAEko erakunde publikoek 2016an euskararen sustapenera bideratu dituzten aurrekontu likidatuak ezagutzeko. |
2018/03/15 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Eragiketa estatistikoetan euskarari buruzko galderak txertatzeko bidea landu da 2017an Euskarari buruzko informazioa lortzeko xedez, Eusko Jaurlaritzan egiten diren operazio estatistikoetan euskarari buruzko oinarrizko galderak sartu edota egokitu dira Eusko Jaurlaritzako sail batzuetan. |
2019/04/03 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen azpiegituren datu-basea eguneratu da 2017an Euskararen azpiegituren datu-basea eguneratu da; eguneratu beharreko erregistro-kopuruaren arabera, urtean 2 edo 3 eguneraketa egiten dira. Datu-base honek euskararen erabilera bultzatzen duten elkarte eta erakundeak biltzen ditu; baita zerbitzua euskaraz edo ele bietan eskaintzen dutenak ere, beren-beregi euskara sustatzea helburu zuzena ez izan arren. |
2018/03/27 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen Agenda Estrategikoaren jarraipena egin da Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean 2018ko martxoaren 9an Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskararen Agenda Estrategikoaren berri eman du Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean. Ondoren, Agendaren inguruko ebazpen batzuk onetsi dituzte. |
2019/02/12 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Soziolinguistika Klusterrari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/04/10) Diru-laguntza izenduna bideratu da euskarazko hainbat proiektu sustatzeko, eta lehenengo zatia ordaindu ere egin da. Proiektuak honako hauek dira: Aldahitz, Jendaurrean erabili, Erabileraren Azterketa Sakona eta D ereduko kirola. |
2018/11/02 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk Euskararen Historia liburua aurkeztu dute 2018ko maiatzaren 9an Gasteizen Euskarak historiaurretik gaur arte izan duen bilakaera batzen du lan honek. Aurkezpena egin ostean, “Euskararen historia, bide berriak” mintegia egin da, euskararen historia lau solasalditan errepasatu duena. |
2018/08/09 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen Agenda Estrategikoaren Jarraipen Batzordea elkartu da 2018ko maiatzaren 30ean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarraipen Batzordearen osaera eta egitekoak aipatu ditu; batzordearen bitartez Agendaren zehar-lerrotasuna bermatu nahi da. Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 aurkeztu eta 2017/2018 urteetako planak laburbildu dira. |
2018/08/09 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Deustuko Unibertsitateari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018-08-28ko Erabakia) Unibertsitatean Bilbon euskararen hiztun aktibo bilakatzen: Euskaraldia Deustuko Unibertsitatean eta Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolan izeneko ikerketa-egitasmoa gauzatzeko diru-laguntza zuzena. |
2018/11/02 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018-09-11ko Erabakia) Kulturarekiko eta hizkuntzarekiko pertzepzioak, eta identitatearen eraikuntza: HUHEZIko ikasleen kasua izeneko ikerketa-egitasmoa garatzeko diru-laguntza zuzena. |
2018/11/07 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
UZTAI fundazioari diru-laguntza zuzena eman zaio 2018an Gogoa euskaraz sustatuz ikerketa-proiektua gauzatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena azaroan. |
2019/01/23 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Galtzaundi Elkarteari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/11ko Erabakia) Diru-laguntza zuzena bideratu da “Tolosaldeko euskalgintzaren eskualdetze prozesua: antolaketa, eragin esparruak eta Tolosaldeko euskararen mahaia” programa garatzeko. |
2019/01/23 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen azpiegituren datu-basea eguneratu da 2018an Euskararen azpiegituren datu-basea eguneratu da; azken eguneratzea abenduan egin da. |
2019/01/09 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen Adierazle Sistema (EAS) osatzen jarraitu da 2018an 2017an 33 adierazle nagusi eta 34 azpi-adierazle igo ziren Euskararen Adierazle Sistema (EAS) aplikaziora. 2018an beste 4 adierazle igo dira. Horrez gain, 2018an 3 eremutako lantaldeak lanean ari dira: aisialdia eta kirola, unibertsitatea eta ingurune digitala. |
2019/04/03 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
ESEPen ebaluaziorako datuak bildu dira 2018an ESEPen jarraipena eta tarteko ebaluazioa egiteko adierazleak aztertu dira eta informazioa bildu da. Emaitza txostena 2019an egingo da. |
2019/01/29 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzen idazketa egin da 2018an Inkestaren emaitzen idazketa egin da, eta argitaratzeko lanak abiatu dira: argitalpenerako testuak itzuli, zuzendu eta maketatu. |
2019/02/05 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Lan Merkatuaren Erroldan euskarari buruzko galderak txertatu dira 2018an Euskarari buruzko informazioa lortzeko xedez, euskarari buruzko galdera batzuk sartu dira Lan Merkatuaren Erroldan (LME). |
2019/02/05 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
VI. Mapa Soziolinguistikoa gauzatzeko aurrelanak egin dira 2018an VI. Mapa Soziolinguistikoaren egitura zehaztu eta datuak eskatu dira. |
2019/02/13 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskararen Agenda Estrategikoaren Jarraipen Batzordea elkartu da 2019ko martxoaren 21ean Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 dokumentuaren jarraipena egin da. Agendaren bidez euskararen zehar-lerrotasuna bermatu nahi da. |
2019/04/12 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntza eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko beka-deialdia argitaratu du 2019ko azaroaren 25ean (EHAA: 2019/11/25) Ikerketa-gaiak honako hauek izango dira: 1. Hizkuntza gutxituaren biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edota metodologiko demolinguistikoak. 2. Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren hizkuntza gutxituaren biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak. 3. Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edota diskurtso azterketak eremu ezberdinetan. 4. Hizkuntza gutxituaren biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketak. |
2019/11/29 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Ekimena 3. Interneten eta tresna digitaletan euskarazko edukiak sortzea eta sartzea bultzatu, unibertsitateekin, eta hezkuntza-, kultura-, eta aisialdi-arloko edukiak sortzen dituzten erakundeekin eta pertsonekin lankidetzan
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Euskara Ingurune Digitalean batzordea eratu da, HAKOBAren barruan, 2017ko maiatzaren 10ean HAKOBAk eskatuta, Euskara Ingurune Digitalean batzordea eratu eta elkartu da Gasteizen maiatzaren 10ean, euskara ingurune digitalean sustatzeko erakunde bakoitzak egiten duen lana aztertzeko eta bakoitzak dituen baliabideen zein ekimenen mapa osatzeko. Informazioa bildu eta aztertu ondoren, HAKOBAren esku jarriko da eta elkarlanerako aukerak aztertuko dira. Euskararen Aholku Batzordeak onartutako Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat dokumentua da lanerako abiapuntua eta gida. |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskara Ingurune Digitalean deialdia argitaratu da 2017ko maiatzaren 24an Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da (lehengo IKT deialdia). (EHAA: 2017/05/24) Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 2 multzotan bereizi dira: ID1 multzoa, egitasmo berrientzat; eta ID2 multzoa, lehendik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzeko (edukiak gehituz edota funtzionalitate zein zerbitzu berriak gehituz). |
2019/08/01 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ElkarOla proiektuaren aurkezpenean izan da Usurbilen 2017ko ekainaren 19an Hizkuntza- eta hizketa-teknologien alorreko ElkarOla ikerketa proiektuak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesa izan du. Ikerketa bi urtez garatu da (2015-2016), eta VICOMTECH-IK4 eta TECNALIA zentro teknologikoek, UPV/EHUko Aholab eta IXA ikerketa-taldeek eta Elhuyarrek osatutako partzuergoak egin du ikerketa. |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteari diru-laguntza zuzena eman zaio (Akordio-proposamena: 2017/09/18) Wikipedian 12-16 urteko gazteentzako artikuluak eskuragarri izatea helburu duen egitasmoa bultzatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena. |
2018/03/09 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskarazko doktorego-tesi digitalizatuen corpusa eguneratu da 2017an Euskarazko doktorego-tesi digitalizatuen corpusa osatzen doa urtez urte. 2017an 14 tesiren gaineko eskubideak eskuratu dira, pdf eta metadatuekin batera, baita 44 tesiren metadatuak lortu ere. Corpus horretan euskarazko 440 tesi daude kontsultagai. |
2018/03/07 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Itzultzaile automatiko publikoa eguneratu da 2017an Itzultzaile automatikoaren 4 itzulpen-norabideak (es>eu / eu>es / en>eu / eu>en) eguneratzeko eta hobetzeko lanak egin dira. Horrez gain, frantsesa>euskara itzulpen-norabidearen hirugarren eta azken fasea abiatu da (2018ko maiatzean bukatuko da). |
2019/01/28 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarerako hainbat tresna aurkeztu ditu Donostian 2018ko otsailaren 8an 2017an garatutako hainbat produktu aurkeztu dira 2018ko prentsaurrekoan: - Elhuyar Hiztegia, on-line bertsio berritua (datu-basea, aplikazioa eta interfazea). Hiztegi horren on-line eta off-line bertsioak bateratzen dituen bertsioa egin da. Play Store (Android) eta Apple Storen (iOS) eskura daiteke. - HiztegiBar tresnaren bertsioa egin da, Internet Explorer eta Chromerako. - Hizketa-ereduak / Modelos de conversación APPa egin da. Play Store (Android) eta Apple Storen (iOS) eskura daiteke. |
2018/03/27 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskara Ingurune Digitalean deialdia argitaratu da 2018ko apirilaren 24an Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da. (EHAA: 2018/04/24) Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 2 multzotan bereizi dira: ID1 multzoa, egitasmo berrientzat; eta ID2 multzoa, lehendik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzeko (edukiak gehituz edota funtzionalitate zein zerbitzu berriak gehituz). |
2019/10/31 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteari diru-laguntza zuzena eman zaio 2018-2019 epealdirako Diru-laguntza zuzen honen bidez hainbat artikulu berri gehitu dira euskarazko Wikipedian. Txikipedia proiektua ere sortu da, 8-13 urte bitarteko umeentzako entziklopedia aitzindari bat. |
2019/01/29 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Egile eskubideei lotutako GPL eta Creative Commons lizentzia batzuk euskaraz eskura daitezke sarean 2018ko urriaren 3tik aurrera Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalak egindako proposamenari jarraiki, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gehien erabiltzen diren lizentziak aztertu, aukeratu eta horiek euskaratzeko prozesua abian jarri zuen. Lizentzia horiek, egile eskubideei lotutakoak eta Interneteko erabilienak, www.euskadi.eus eta Creative Commons eta GNU fundazioen webguneetan daude eskura. |
2018/10/04 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskarazko doktorego-tesi digitalizatuen corpusa eguneratu da 2018an 2018an 57 tesi gehitu dira www.euskadi.eus/tesiak webgunean. Gaur egun, guztira 497 tesi kontsulta daitezke. |
2019/01/29 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Itzultzaile automatiko publikoa eguneratu da 2018an Itzultzaile automatikoaren 4 itzulpen-norabideen (es>eu / eu>es / en>eu / eu>en) mantentze-lanak egin dira. Horrez gain, ingelesa>frantsesa norabidearen garapena amaitu da (inplantazioa egin behar da), eta euskara>frantsesa norabidearen garapen-lanak martxan jarri dira. |
2019/01/28 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskara Ingurune Digitalean deialdia argitaratu da 2019ko maiatzaren 30ean Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu da. (EHAA: 2019/05/30) Aurtengo deialdian aldaketa esanguratsuak daude: egitasmo batzuk kanpoan geratuko dira eta ID1 / ID2 multzo bakoitzean aurkez daitezkeen egitasmo-motak ez dira iazkoak. |
2019/06/04 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Eusko Jaurlaritzak Itzultzaile Automatiko Neuronala aurkeztu du; Donostian, 2019ko urriaren 16an Itzultzaile Automatiko Neuronalak 20 urtez IVAPek bildutako itzulpen-memoriak jasotzen ditu, eta gaztelaniatik euskarara zein euskaratik gaztelaniara egiten ditu itzulpenak. |
2019/10/17 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Ekimena 4. Komunikabideetan eta ekintza kulturaletan euskararen erabilpena sustatu, eta, aldi berean, haren erakargarritasuna eta prestigio soziala indartu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren euskarazko azpitituluak jarri ditu Open Data Euskadin Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta DTS enpresaren arteko lankidetzari esker, atzerriko hizkuntzetan ekoizturiko filmak eta telesailak euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izan da Movistar+ Estrenos (lehenago Canal+ 1 eta Canal+ Estrenos) plataforman. Ekimen honen helburu nagusia da atzerriko hizkuntzetan ekoiztutako zinea jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpititulaturik ikusteko aukerak areagotzea. Orain arte 548 film eta 67 serietako 600 kapitulu inguru azpititulatu dira. Oraingoz 279 filmen eta 24 fikzio-serietako 225 kapituluren euskarazko azpitituluak daude eskuragarri .srt formatuan Open Data Euskadin. |
2017/07/14 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Galtzagorri Elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/02/17) Diru-laguntza izenduna bideratu da Galtzagorri Elkarteak sustatutako euskarazko irakurketa programak (Bularretik Mintzora egitasmoa) indartzeko. |
2017/10/24 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
2017an gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntza deialdia (Euskalgintza deialdia) argitaratu da 2017ko apirilaren 5ean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 2017. urtean gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko aginduari. (EHAA: 2017/04/05) Deialdi honen bidez euskalgintzaren alorrean lan egiten duten elkarte, jarduera edota proiektuak diruz laguntzen dira. Begiz jotako xedeari aurre egiteko 979.200 euro erabiliko dira. |
2019/10/31 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
ONCE Fundazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/03/22) Diru-laguntza izendun honen bidez, ikusteko urritasuna duten herritar euskaldunentzako hainbat literatura testu egokituko ditu ONCE Fundazioak. |
2017/10/24 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
EIZIEri diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/03/22) EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) “Literatura Unibertsala” bilduma eta berrargitalpen plana susta ditzan eta itzulpengintzan diharduten profesionalak sustatzeko ekintzak gara ditzan bideratu da diru-laguntza izenduna. |
2017/10/25 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Mintzola Fundazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/03/28) Mintzola Fundazioak urteko ohiko jarduerak (euskararen ahozkotasuna) bete ditzan bideratu da diru-laguntza izenduna. |
2017/10/26 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Andoaingo Udalari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/03/29) Diru-laguntza izendun honen bidez, Andoaingo Udalak antolatutako Rikardo Arregi Kazetaritza Saria finantzatuko da. Sariaren helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren XXIX. edizioa aurkeztu dute Donostian |
2017/10/27 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Norman Manea idazlearen The Hooligan’s return lanaren euskarazko itzulpena aurkeztu dute Donostian 2017ko apirilaren 19an Norman Manea idazlearen The Hooligan’s return lanaren euskarazko itzulpena aurkeztu dute; Huliganaren itzulera. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EIZIErekin duen hitzarmenari esker itzuli da idazle errumaniarraren autobiografia-eleberria. Horrela, Erein argitaletxeak kaleratu du lan hau Literatura Unibertsala sailaren barruan. ‘Huliganaren itzuleraren’ aurkezpenean izan da Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria |
2018/03/06 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/05/10) Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (EHBE) urteko lan-programa (bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertzea eta bere etorkizuna bermatzea) bete dezan bideratu da diru-laguntza izenduna. |
2018/03/07 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
TOKIKOM elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/06/20) Diru-laguntza izendun honen bidez, TOKIKOM elkarteak (toki komunikabideen bateraguneak) 2017-2018 epealdian garatuko duen jarduera finantzatuko da. |
2018/03/15 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/06/23) Diru-laguntza izendun honen bidez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sustatutako Bidaide egitasmoa (euskara ikasten ari direnek esparru informaletan euskal hiztunekin euskara erabil dezaten) eta Auzoko egitasmoa (euskaratik urrun daudenak euskarara hurbil daitezen) finantzatuko dira. |
2018/03/15 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko deialdia argitaratu da 2017ko uztailaren 24an Nagusiki gaztelania darabilten eta paperean inprimatzen diren egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da. (EHAA: 2017/07/24) Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 2 multzotan bereizi dira: A multzoa, nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak; eta B multzoa, Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak. |
2019/10/31 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Emily Bronte idazlearen Wuthering Heights eleberriaren euskarazko itzulpena aurkeztu dute Donostian 2017ko abenduaren 1ean Emily Bronte idazlearen Wuthering Heights eleberriaren euskarazko itzulpena aurkeztu dute; Gailur Ekaiztsuak. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EIZIErekin duen hitzarmenari esker itzuli da eleberria. Horrela, Erein argitaletxeak kaleratu du lan hau Literatura Unibertsala sailaren barruan. |
2019/02/12 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Herri Urrats Elkarteari dirulaguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2017/12/26ko Erabakia) Dirulaguntza zuzena eman da gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatzeko. |
2019/04/03 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Hedabideak deialdia (2016-2018) kudeatzen jarraitu da 2017an 2016-2018 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (Hedabideak deialdia) kudeatzen jarraitu da. |
2018/03/20 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
EIZIEri diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/02/20) EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) “Literatura Unibertsala” bilduma eta berrargitalpen plana susta ditzan eta itzulpengintzan diharduten profesionalak sustatzeko ekintzak gara ditzan bideratu da diru-laguntza izenduna. |
2018/07/10 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Galtzagorri Elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/03/01) Diru-laguntza izenduna bideratu da Galtzagorri Elkarteak sustatutako euskarazko irakurketa programak (Euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak egitasmoa) indartzeko. |
2018/12/05 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
ONCE Fundazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/03/26) Diru-laguntza izendun honen bidez, ikusteko urritasuna duten herritar euskaldunentzako hainbat literatura testu egokituko ditu ONCE Fundazioak. |
2018/07/10 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Mintzola Fundazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/03/26) Mintzola Fundazioak urteko ohiko jarduerak (euskararen ahozkotasuna) bete ditzan bideratu da diru-laguntza izenduna. |
2018/07/10 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/03/26) Diru-laguntza izendun honen bidez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sustatutako Bidaide egitasmoa (euskara ikasten ari direnek esparru informaletan euskal hiztunekin euskara erabil dezaten) eta Auzoko egitasmoa (euskaratik urrun daudenak euskarara hurbil daitezen) finantzatuko dira. |
2018/07/10 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/04/13) Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (EHBE) urteko lan-programa (bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertzea eta bere etorkizuna bermatzea) bete dezan bideratu da diru-laguntza izenduna. |
2018/07/10 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Alice Munro idazlearen Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage eta Friedrich Dürrenmatt idazlearen Der Richter und Sein Henker eleberrien euskarazko itzulpenak aurkeztu dituzte Donostian 2018ko maiatzaren 22an Literatura Unibertsala sailaren barruan itzulpen bi argitaratu dira: Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage) eta Friedrich Dürrenmatten Epailea eta haren borreroa (Der Richter und Sein Henker). |
2018/05/25 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Andoaingo Udalari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/06/04) Diru-laguntza izendun honen bidez, Andoaingo Udalak antolatutako Rikardo Arregi Kazetaritza Saria finantzatuko da. Sariaren helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. |
2018/11/19 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
2018an gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntza deialdia (Euskalgintza deialdia) argitaratu da 2018ko ekainaren 15ean 2018ko Euskalgintza deialdiak 979.200 euro banatuko ditu euskara sustatzeko hainbat proiekturen artean. (EHAA: 2018/06/15) Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 7 multzotan sailkatu dira; aurtengo berritasun nagusia da A multzoa bi azpimultzotan banatu dela. |
2019/10/31 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko deialdia argitaratu da 2018ko uztailaren 3an Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 2 multzotan bereizi dira: A multzoa, nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak; eta B multzoa, Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak. (EHAA: 2018/07/03) |
2019/10/31 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Telefónica Audiovisual Digital SLU entitateari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/09/10) Diru-laguntza izendun honen bidez, 220 film luze eta fikzio-serietako 300 kapitulu euskaraz azpititulatuko dira. Ikusi Open Data Euskadi |
2019/02/12 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Txakur Gorria kolektiboari diru-laguntza zuzena eman zaio 2018an Bertsolaritzaren bilakaera generoaren ikuspegitik jasotzen duen infografia gauzatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena azaroan. |
2019/01/23 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
TOKIKOM elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (2017-2018) 2017-2018 epealdiko diru-laguntza bideratu da. |
2018/07/10 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
TOKIKOM elkarteari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/11ko Erabakia) Diru-laguntza zuzena bideratu da Ttap euskarazko aldizkari digital multimedia abian jartzeko. |
2019/01/23 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
On Time Ekoizpenak SL enpresari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/18ko Erabakia) Diru-laguntza zuzena bideratu da Zubi lana dokumentala ekoizten laguntzeko. Dokumentala euskal kazetaritzak azken 50 urteetan bizi izan duen bilakaeraren ingurukoa da. |
2019/01/25 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Berria Hedabideen Fundazioari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/18ko Erabakia) Diru-laguntza zuzena eman da euskarazko hedabideen alorrean garatzen eta sortzen ari diren produktuak sustatzeko. |
2019/01/25 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Herri Urrats Elkarteari dirulaguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/18ko Erabakia) Dirulaguntza zuzena eman da gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatzeko. |
2019/04/03 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Hedabideak deialdia (2016-2018) kudeatzen jarraitu da 2018an 2016-2018 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (Hedabideak deialdia) kudeatzen jarraitu da. |
2019/01/29 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
2019an gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntza deialdia (Euskalgintza deialdia) argitaratu da 2019ko maiatzaren 30ean 2019ko Euskalgintza deialdiak 979.200 euro banatuko ditu euskara sustatzeko hainbat proiekturen artean. (EHAA: 2019/05/30) |
2019/06/04 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko deialdia argitaratu da 2019ko urriaren 25ean Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 3 multzotan bereizi dira: A multzoa, eguneroko prentsa, egunkariak; B multzoa, Internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak; eta C multzoa, osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratiak. (EHAA: 2019/10/25) |
2019/10/31 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
Herri Urrats Elkarteari dirulaguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2019/11/12ko Erabakia) Dirulaguntza zuzena eman da gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatzeko. |
2019/11/21 | Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |