Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 172. Autogobernu aitortuaren defentsa

Ekimena 1. Eusko Legebiltzarrak edo Jaurlaritzak beren eskumenez baliatuaz onartzen dituzten izaera sozialeko politika publikoetan eskua sartzea, baldintzatzea edo murriztea dakarten Estatuaren ekintzak salatu eta saihestu

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 2. Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluan Estatuari esleitutako eskumen sektorial batean estaldura espres eta argirik ez duten eta zeharkako tituluen gerizan soilik oinarritzen diren estatuak esku hartzeko politika guztiak salatu eta errefusatzeko lan egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 3. Halaber, euskal Ekonomia ltuna errespetatu gabe eta beronen bitariko batzordeen bilera deialdirik egin gabe eta, kasua bada, bertan arlo ekonomiko-finantzarioko jarduera publiko orotarako neurri egokiak adostu gabe euskal finantza eta zerga politikaren gainean esku hartzea bilatzen duten Estatuaren ekintzak salatu eta errefusatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 4. Estatuaren arau-ekimenen legalitate konstituzionalari eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuari buruzko txostenak egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 5. Azterlan bat egin, Estatuaren araugintzak eta Konstituzio Auzitegiaren doktrinak gai edo eskumen-titulu jakin batzuetan autonomia-erkidegoko eskumenei eragindako urraketen balorazio bat jasotzeko.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak, eraginpeko sektorearen sailari galdetu ondoren, Gobernu Kontseilura eramango ditu, legezkotasun txostenekin batera, mota guztietako konstituzio- edo auzi-prozesuetara jotzeko proposamenak euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Autonomia Erkidegoko erakunde antolakuntzaren defentsarako

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 7. Bai Eusko Jaurlaritza auzi-jartzailea denean, bai EAEko arau eta egintzen aurka Estatuak jarritako errekurtsoen ondorioz diren auzietan, autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak lehenengo negoziazioak egitea bultzatuko du, eraginpeko sektorearen sailak lagunduta

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak