Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 67. Ekitatea babestea osasun-arretan, arreta berezia jarriz genero-ikuspegian eta giza talde ahulenetan

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Osasun-zerbitzuen ekitatea bultzatu, eta herritarren osasunari arreta egokia ematen zaiola bermatu, prestazioak eta horien iraupena homogeneizatuz.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Osasun maila baxuagoak dituzten pertsonei bideratutako jarduketa espezifikoak garatu, desberdintasunak saihesteko. Hala, arreta berezia jarriko da adineko pertsonengan, desgaitasunen bat duten pertsonengan, immigranteengan, gaixotasun mentalak dituzten pertsonengan eta askatasunik ez duten pertsonengan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Osasunaren Tokiko Sareak finkatu eta zabaldu, Lehen Mailako Arretako zerbitzuen, Osasun Publikoko zerbitzuen, udalen eta tokiko sektore eta elkarteen artean lankidetzan aritzeko egitura gisa.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. C hepatitisa duten paziente guztiei kasu egin, gaixotasuna sendatzeko tratamenduak emateko; eta gaixotasun hori goiz detektatzeko eta ez zabaltzeko plan bat ezarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Genero-ikuspegia sustatu osasun-arloko jarduketa guztietan, desberdintasunik egon ez dadin

Exekuzioaren zehaztasunak