Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 165. Aniztasuna positiboki kudeatu, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan sortzen ari diren erronken aurrean

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

Ekimena 1. Erlijioen arteko elkarrizketarako eta lankidetzarako programa bat bultzatu, hiru ekintzen bidez: konfesio desberdinak ezartzeko mapa bat egin; entitate erlijiosoen erregistro bat sortu; eta erlijioen arteko kontseilua antolatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Kultuzko zentroen Legearen proiektua onartu, aurreko bi legegintzaldietan egindako lanetan oinarrituta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Bizikidetzan aniztasuna ezagutzeko eta haren gaineko pedagogia egiteko tokiko giden eredu bat egin, horrela, arrazakeria, xenofobia eta gorroto-delituak prebenitzeko udalerri edo eskualde guztietan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Herritarren eta elkarteen inplikazioa sustatu, giza eskubideen diru-laguntzen deialdietan aniztasunaren sustapena sartuz, bai eta arrazakeriaren eta gorroto-delituen prebentzioa ere

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Elkartasuna sustatu, giza eskubideei dagokienez hauskortasun handiko egoerak antzemateko mekanismoak bultzatuz, herritarren eta elkarteen inplikazioa erraztuz eta errefuxiatuei eta migratzaileei harrera eta elkartasuna ematea ahalbidetuz.

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak