Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 37. Euskadi, korapilo logistikoa. Euskal Y amaitu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Ekimena 1. Euskadik Iberiar Penintsularen eta Europaren artean Ardatz Atlantikoaren lotune izateko duen kokagunea indartu, Euskal Y azpiegitura amaituz eta hiriburuetan eta lrunen izango duen hiri‑integrazioari konponbidea emanez • AHT Donostian Atotxako geltokiraino sartuta. • AHT Bilbon Abandoko geltokiraino sartuta; hala, desagertu egingo da gaur egun lur gainean dagoen burdinbide multzoa. • Gasteizen burdinbidea lurpera eramanda, hiriak gune berriak irabaz ditzan. • lrunen, mugan dagoela kontuan hartuta, lurpean geltoki berri bat eraikita, 2011ko martxoan Estatuarekin izenpetutako protokoloaren arabera.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. "Basque Country Logistics" lankidetza publiko-pribatuaren eredua bultzatu, plataforma logistiko eta intermodal berriak garatzeko: Jundiz-Foronda, Lezo eta Arasur

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Euskal hirien artean tren-autobideak bultzatu eta "intercity zerbitzuak" garatu

Exekuzioaren zehaztasunak