Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Enplegu Plana garatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 22koa, Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko sailburuarena. Honen bidez onartu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren III-B, III-C, IV-A, IV-B y IV-C berariazko osagarridun lanpostuak hornitzeko lehiaketa berezien oinarri orokorrak.

Berria
2017.eko abenduak 05
Jaurlaritzak 2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza onartu du, eta enplegu publikoko 4.580 plaza eskainiko dira Euskal Administrazio osoan (Gobernu Bilera 2017-12-05)
2018/01/10 Funtzio Publikoko sailburuordea

EBAZPENA, 2017ko urriaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, honako erakundeetako langileen  eta irakasleen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena: Eusko Jaurlaritzako sailak, Erakunde Autonomoak, Polizia eta larrialdietako Euskal Akademia, Osakidetza. (1.488.097.- €)

2018/01/08 Funtzio Publikoko sailburuordea

Langileekiko harrera- (harrera-plana) eta agur-prozedurak (mentoring-plana) diseinatu eta martxan jartzea, “langileak aintzatestea” jarduketa-esparruaren baitan;  (2018ko ekaina).

2018/06/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

2018/01/13. Jaurlaritzak, 2018ko azarotik aurrera, % 1 igoko du euskal langile publikoen Itzarri-BGAEra egiten duen ekarpena.

Berria
2018.eko azaroak 13
Gobernuak % 1era igo du euskal langile publikoen Itzarri-BGAE-rako ekarpena, azarotik aurrera (Gobernu Bilera 2018-11-13)
2018/12/12 Funtzio Publikoko sailburuordea

EAEko Administrazioko langile lan-kontratudun finkoentzako 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arteko erretiro partzialeko Plana onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa sinatu da. Horren ondorioz, Euskal Administrazio Publikoaren langile lan-kontratudun finkoen 700etik gora txanda-kontratu berri sinatuko dira 2020ra arte (2018ko azaroaren 18a).

2018/12/12 Funtzio Publikoko sailburuordea

2019/02/14. 2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien Legea, ordainsariei eta luzapenaren beste aspeku batzuei buruzkoa, onesten da.

2019/03/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

2019/02/05. Sindikatuekin adostutako 2020ra bitarteko lan-kontratudun langile finkoentzako erretiro partziala onetsi da.

Berria
2019.eko otsailak 05
Eusko Jaurlaritzak sindikatuekin adostutako 2020ra bitarteko lan-kontratudun langile finkoentzako erretiro partziala onetsi du (Gobernu Bilera 2019-02-05)
2019/03/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

2019/02/22. Eusko Jaurlaritzak abian jarriko du enplegu publikoa sortzeko programa operatiboa adimen ezgaitasun funtzionala dutenentzat.

Berria
2019.eko otsailak 22
Eusko Jaurlaritzak adimenaren aniztasun funtzionala duten pertsonentzat enplegu publikoa sortzeko programa operatiboa jarriko du abian
2019/03/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

2019/02/13. EUSTATeko lan-gatazkari amaiera ematen zario lanpostuak mantentzea bermatuko duen akordioaren bitartez.

Berria
2019.eko otsailak 13
Eusko Jaurlaritzak eta gehiengo sindikalak amaiera eman diote EUSTATen lan-gatazkari, bertako lanpostuak bermatuko dituen akordioaren bidez
Berria
2019.eko apirilak 30
Gobernu Kontseiluak, Eustaten lan-gatazkari amaiera emanez, sindikatuekin lorturiko akordioa berretsi du, egungo plantillaren jarraipena bermatuz (Gobernu Bilera 2019-04-30)
2019/05/03 Funtzio Publikoko sailburuordea

"Herri Administrazioetako Hautaketa prozesuak: Europar Batasuneko esperientziak, planteamendu berriak garai berrietarako” Mintegia antolatu du IVAPek, EIPArekin (European Institute of Public Administration) lankidetzan. (2019/04/10)

Berria
2019.eko apirilak 10
150 profesional baino gehiago izango dira administrazio publikoetako langileen hautaketan espezializatutako kongresura bertaratuko direnak; IVAP-ek antolatu du kongresua
2019/04/29 Funtzio Publikoko sailburuordea

“Euskal Autonomia Erkidegoaren zerbitzura dauden lan-kontratudunen kolektiboaren analisi funtzionalen antolamendu-prozesua amaitu ondoren lan-kontratudun langileen eta funtzionarioen lanpostuen zerrenda aldatzeak eragindako ondorio ekonomikoak ordaintzeari buruzko akordioa” gauzatzen da sindikatuekin. (2019/04/02)

Berria
2019.eko apirilak 02
Gobernuak eta sindikatuek 435 lanpostu baloratzea adostu dute, 4 milioi euroko ordainsari-igoera dakarrena
2019/05/02 Funtzio Publikoko sailburuordea

Sailen eta erakunde autonomoen Lanpostuen Zerrendaren aldaketa onesten da "Euskadiko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialeko" ordezkaritza sindikalaren gehiengoarekin lortutako akordioa betetzeko. Akordioak 436 lanpostu eguneratzea dakar, 2010/01/01etiko atzeraeraginkortasunarekin. Zenbatekoa: 4,5 M€. (2019/05/21)

Berria
2019.eko maiatzak 21
Eusko Jaurlaritzak eguneratu egin du lanpostuen zerrenda, 4,5 milioi euroren bidez euskal langile publikoen ordainsariak hobetzeko (Gobernu Bilera 2019-05-21)
2019/06/05 Funtzio Publikoko sailburuordea

Euskadiko administrazio autonomiko, foral eta tokikoaren langileen prestakuntza finantzatzeko laguntzen deialdia. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, IVAP. Zenbatekoa: 828.000.- € (2019/05/28)

Berria
2019.eko maiatzak 28
Eusko Jaurlaritzak 828.000 euro inbertitu ditu euskadiko hiru maila instituzionaletan lan egiten duten pertsonen prestakuntzan  (Gobernu Bilera 2019-05-28)
2019/06/05 Funtzio Publikoko sailburuordea

Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin lotutako gaiak ikertzea sustatzeko bi laguntzen deialdia 2010-2020 epealdirako. Laguntzak kontsolidatutako ikerketa taldei edo beren beregi osatutakoei emango zaizkie. Zenbatekoa: 40.000.-€ (2019/06/04)

Berria
2019.eko ekainak 04
Gobernuak 40.000 euro bideratu ditu Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko bi ikerketa bultzatzeko (Gobernu Bilera 2019-06-04)
2019/06/20 Funtzio Publikoko sailburuordea

Euskadiko Administrazio Orokorrean bost lan poltsa osatzeko hautaketa prozesua (2019/06/09).

Berria
2019.eko ekainak 09
8.204 pertsonak eman dute izena Euskadiko Administrazio Orokorreko bost lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesuan
2019/06/20 Funtzio Publikoko sailburuordea

Aldi baterako enplegu publikoko 163 lan poltsak on line kudeatzeko web ataria martxan jarri da (2019/06/14)

Berria
2019.eko ekainak 14
Eusko Jaurlaritzak web-ataria jarriko du abian, aldi baterako enplegu publikoko lehen 163 lan-poltsak online kudeatzeko
2019/06/20 Funtzio Publikoko sailburuordea