Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. EAEko sektore publikoko kargu publikodunek “Etika eta jokabide onaren kodean” jasotako estandar etikoak beteko dituztela zaindu

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Etika eta Jokabide Kodeari atxikitutako pertsonei zuzendutako prestakuntza jardunaldien zikloa: “Etika publikoa Gobernu Irekiaren erronken aurrean” (2017ko Ekainaren 14ean); “Instituzioen integritatea: kargu publikoak, zuzendaritzako langile publikoak eta funtzionarioak (2017ko Abenduaren 20an)

2018/01/08 Funtzio Publikoko sailburuordea

2017ko Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria argitaratu da. Honekin Batzordeak egin duen lanaren berri ematen zaio gizarteari (2018ko iraila).

2018/12/10 Funtzio Publikoko sailburuordea

Eusko legebiltzarrak jaso du txostena: "kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 legean ezarritako betebeharren gainean kargu publikodunek duten betetze mailari buruzko txostena", (2018ko maiatzean).

2018/06/22 Funtzio Publikoko sailburuordea

Etika eta Jokabide Kodeari atxikitutako pertsonei zuzendutako jardunaldien zikloa: “La evaluación de riesgos de integridad en las organizaciones públicas”  (2018ko iraila)

2018/12/10 Funtzio Publikoko sailburuordea

2019/02/26. Eusko Jaurlaritzaren Etika Publikoko Batzordearen gomendioak aintzat hartzen dituen erabakia, eta horiek praktikan jartzeko neurriak hartzen dira.

2019/03/26 Funtzio Publikoko sailburuordea