Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskal Enplegu Publikoaren Legea onartu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Aginduaren bitartez, 2017ko maiatzaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Enplegu Publikoaren Lege proiektua lantzeari hasiera ematen da.

2017/10/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

Funtzio publikoan ordezkaritza duten sindikatuek 432.000.- €; jasoko dute aurten euren jarduera sindikala finantzatzeko (2017/05/30).

2017/10/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

AGINDUA, 2017ko urriaren 16koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Enplegu Publikoari Buruzko Lege Proiektua aldez aurretik onartzen duena

2017/10/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

Itzarri pentsio-planetarako ekarpenei ekin zaie berriro; (2018ko urtarrillean)

Berria
2018.eko urtarrilak 23
Gobernuak, urtarrilean, berriro helduko die langile publikoen planen Ekarpenei (Gobernu Bilera 2018-01-23)
2018/06/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

2018-03-01. Guraso-baimenak parekatzeko, eta besterenezinak egiteko, proposamena aurkeztu da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten dutenen berdintasuna, errespetua eta lan-bizitzaren eta familiaren bateragarritasuna laguntze aldera.

Berria
2018.eko martxoak 01
Eusko Jaurlaritzak guraso-baimenak parekatzeko eta besterenezin bihurtzeko proposamena aurkeztu die Funtzio Publikoko sindikatuei
2018/06/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

2018/09/25. Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan, Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek Euskal Enplegu Publikoari buruzko Lege-aurreproiektua onartu dute, orain izapidetzearen azken fasean dagoena, hain zuzen.

Berria
2018.eko irailak 25
Gobernuak, Aldundiek eta Udalek Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektua onetsi dute; orain, izapidetzeko fasearen amaieran sartu da (Gobernu Bilera 2018-09-25)
2018/12/12 Funtzio Publikoko sailburuordea

2018/10/22. “Conferencia Sectorial de Administración Pública” delakoa eratzeko saioan parte hartu dugu Madrilen, funtzio publikoaren arloan Euskadik dituen eskumen esklusiboak erakunde arteko beharrezkoa den koordinazioak murriztu ez ditzan aldarrikatzeko.

Berria
2018.eko urriak 22
Eusko Jaurlaritzak Espainiako gobernuari erabateko autonomia eskatu dio funtzio publikoaren antolakuntzan eta kudeaketan
2018/12/12 Funtzio Publikoko sailburuordea

(2019-1-29) Gobernu batzordeak Euskadiko enplegu publikoaren legearen proiektua onartu du, eta Legebiltzarrari igorri dio bere tramitazioari bide emateko.

Berria
2019.eko urtarrilak 29
Gobernuak “Euskal Enplegu Publikoaren Lege-Proiektua” onetsi du; Euskadiko hiru erakunde-mailetan lan egiten duten 110.000 profesionalen jarduera arautzen duen testu aitzindaria da (Gobernu Bilera 2019-01-29)
2019/03/28 Funtzio Publikoko sailburuordea

2018/12/03. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean jasoko dituzten ordainsariei eta borondatezko hobekuntzei buruzko Dekretua. Langile publikoen aldi baterako ezintasun-egoeraren lehen egunetik, soldataren %100 ordaintzea onesten da. Inpaktu ekonomikoa: 1.646.932.- €.

Berria
2018.eko abenduak 03
Gobernuak onetsi du langile publikoen soldataren % 100 ordaintzea, aldi baterako ezintasunaren lehen egunetik (Gobernu Bilera 2018-12-03)
2019/03/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

2018-02-16. Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuaren bitartez, lehen aldiz, bikoteko bi kideen gurasotasun baimenak parekatuko dira.

Berria
2018.eko otsailak 16
Eusko Jaurlaritzak bikotea osatzen duten bi pertsonen guraso-baimenen iraupena parekatuko du, eta lehen aldia izango da lege batean
2019/03/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

Euskadi-Katalunia bilera, Funtzio Publikoko arloan, esperientziak partekatzeko eta lankidetza harremanak areagotzeko. (2019/03/26)

Berria
2019.eko martxoak 26
Euskadi-Catalunya bilera Funtzio Publikoaren arloan esperientziak partekatu eta lankidetzarako harremanak estutzeko
2019/04/02 Funtzio Publikoko sailburuordea