Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Herritarrek hizkuntza-eskubideak baliatzeko orduan aurrera egin

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan hizkuntza izan dadin garatzen ari den EUSLAN programaren barneko 2017ko lehen lan-saioa izan da Gasteizen urtarrilaren 31n: “Euskara eta Lan Arriskuen Prebentzioa”

Saio honen helburua programan parte hartzen ari diren 12 enpresek gaiaren inguruan dituzten zalantzak argitzea izan da. Horregatik, programan parte hartzen ari diren enpresetako sistemetako arduradunei edo teknikariei begirakoa izan da.

OSALANeko hiru ordezkari izan dira bertan: Andoni Gamboa Administrazioa, Antolakuntza eta Giza Baliabideetako zuzendariordea, Teresa Salazar lege-aholkularia eta Mª Nieves de la Peña teknikaria; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik Koro Urkizu Euskara Lan-munduan Sustatzeko Zerbitzuko arduraduna, eta programan parte hartzen ari diren enpresetako ordezkariak.

2018/04/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

On-line itzulpen zerbitzuaren probarako aldia abian jarri da 2017ko martxoaren 6an

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko legeria gogoan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak abian jarri du on-line itzulpen zerbitzua probatzeko aldia. Horren bidez, hainbat erakundek testu laburrak itzultzeko eskaera egin ahal izango dute.

2018/03/09 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan hizkuntza izan dadin garatzen ari den EUSLAN programaren barneko 2017ko bigarren lan-saioa izan da Gasteizen apirilaren 6an: “Jabegoa eta euskararen kudeaketa”

Saio honen helburua, besteak beste, eta ELAY enpresan izandako esperientzian oinarrituta, enpresan euskara lan hizkuntza izateko erabakia hartzeak, erabakia bere egiteak, plan estrategikoan islatzeak eta zuzendaritzaren lidergoa barneratua izateak duen garrantziaz ohartaraztea izan da. Horregatik, programan parte hartzen ari diren enpresetako Kontseilu Errektoreko lehendakariei edo kideei begirakoa izan da.

2018/04/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak BIKAIN Dekretu berria aurkeztu die BIKAIN Artezkaritza Kontseiluko kideei Gasteizen 2017ko maiatzaren 17an

Aurkezpena Lakuan izan da, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu du, eta HPSren aldetik, Miren Dobaran sailburuordeak, Josune Zabala Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak eta Joseba Lozano Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko zuzendariak hartu dute parte. Gainontzeko erakundeen aldetik, hauek izan dira bertaratu diren kideak: foru aldundietatik Jokin Larrañaga (Araba), Ana de Castro (Bizkaia), eta Mikel Irizar (Gipuzkoa); EUDELetik Aitor Aldasoro, eta enpresarien elkarteetatik, Confebaskeko Pedro García Larragan eta SEAko Amaia Gabilondo.

Aurkezpenaren xede nagusia izan da BIKAIN Dekretu berriari buruzko informazioa ematea, egin diren aldaketen eta egokitzapenen berri eskaintzea, eta dekretuak dakartzan berrikuntzak azaltzea.

2019/02/12 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan hizkuntza izan dadin garatzen ari den EUSLAN programaren barneko 2017ko hirugarren lan-saioa izan da Gasteizen maiatzaren 24an: “Ikasitakoak”

Saio honen helburua izan da EUSLAN programan zehar landutako kontzeptuak adostea eta dokumentu batean jasotzea. Horregatik, programan parte hartzen ari diren enpresetako solaskideei edota programan zuzenean inplikatutako pertsonei begirakoa izan da.

2018/04/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak BIKAIN ziurtagiriaren bide berria aurkeztu du Donostian 2017ko maiatzaren 31n

Gobernu Kontseiluak maiatzaren 30ean onartu du BIKAIN Dekretu berria. Horren harira, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Josune Zabala Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak BIKAIN- Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren dekretu berria aurkeztu dute prentsaurrekoan.

Aurkezpenean, proiektu honekin bat egiteko apustua egin duten bi enpresetako eta administrazio publiko bateko ordezkariak ere izan dira: Nerea Virto Guggenheim Bilbao Museoko Edizio eta Itzulpenen koordinatzailea, Ana Urkiza Bankoako Prestakuntza eta Barne Komunikazio saileko zuzendaria eta Orland Isoird Berrizko alkatea. Guztiek nabarmendu dute euskarari lan munduan bideak irekitzeak duen garrantzia.

Bingen Zupiria sailburuak Bikain ziurtagiriaren bide berria aurkeztu du eta administrazioetan are gehiago zabaltzeko asmoa nabarmendu du

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

BIKAIN Dekretu berria argitaratu da 2017ko ekainaren 5eko EHAAn

162/2017 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duena, argitaratu da ekainaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2019/06/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan hizkuntza izan dadin garatzen ari den EUSLAN programaren barneko 2017ko laugarren lan-saioa izan da Gasteizen ekainaren 19an: “Kanpo-aholkularitzako teknikarien iritzia eta kontrastea”

Saio honen helburua izan da haien EUSLAN programaren inguruko iritzia jasotzea eta esperientziak trukatzea. Horregatik, programan parte hartzen ari diren enpresetako kanpo hizkuntza-aholkulariei begirakoa izan da.

2018/04/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Elebide. 2016ko jarduera-txostena argitaratu du 2017ko ekainean

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Elebide hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuaren 2016ko memoria jaso du. Txosten horren arabera, 2016an Elebiden izapidetu diren intzidentzien % 83 kexak izan dira: herritarrek uste izan dute hizkuntza eskubideak urratu zaizkiela. Horrela, bada, izapidetutako 544 intzidentzietatik 452k tipologia horri erantzuten diote.

Elebidera iritsitako hizkuntza eskubideen urraketekin loturiko kexak jaitsi egin ziren 2016an (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2019/06/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

LanHitz deialdia argitaratu da 2017ko uztailaren 17an

Entitate pri­batuek EAEn dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da (LanHitz deialdia). (EHAA: 2017/07/17)

Eusko Jaurlaritzak 1.650.000 euro onartu ditu Lanhitz programaren bitartez euskara planak diruz laguntzeko enpresa pribatuetan (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2019/10/31 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak “Hizkelan” jardunaldian parte hartu du Eibarren 2017ko azaroaren 8an

Laneki erakundeak eta Armeria Eskolak antolatuta, euskaraz lanean ari diren edo hasi nahi duten enpresa, Lanbide Heziketako ikastetxe eta erakundeei zuzendutako jardunaldia izan da.

Lan mundua euskalduntzeko dauden esperientzia, proiektu eta proposamenak aurkeztu, ekarpenak jaso eta lan munduan euskararen normalizazioa errazteko dauden baliabideen berri eman da.

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak “Lan munduan euskaraz bizitzeko 12 arrazoi” jardunaldian parte hartu du Zeanurin 2017ko azaroaren 30ean

Errota Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean, hizkuntzaren garapena Arratiako lan munduan txertatzeko proiektua aurkeztu du.

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu Bilbon 2017ko abenduaren 13an

Orotara 35 erakundek jaso dute Bikain ziurtagiria: 16k goi-mailako urrezkoa; 17k tarteko zilarrezkoa eta 2k oinarrizkoa. Ziurtagiria lortu duten % 63 Gipuzkoako erakundeak dira, % 34 Bizkaikoak eta % 3 Arabakoak.

Esparru sozio-ekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatzen du Bikain ziurtagiriak. 2008tik egundaino 329 erakunde publiko eta pribatuk dute ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzak 35 erakunderi banatu dizkie Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak, Bilboko Euskalduna Jauregian

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

EUSLAN programako Jarraipen Batzordeak bilera egin du 2017ko abenduaren 14an Donostian

Jarraipen Batzordean Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta programan parte hartu duten enpresetako bina ordezkari daude (zuzendaritzako ordezkaria eta langileen ordezkaria).

Bileran honako gai hauek aztertu dira, besteak beste: enpresetan hiru urte horietan landutako gaiak eta lan-planarekiko ikuspegi orokorra, lortutako emaitzen ikuspegi orokorra, enpresa bakoitzaren emaitzen bilakaera, aurrera begirako planak eta programaren ondorioak. Azkenik, programa bukatutzat eman da.

2018/04/19 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Normalizazio Erakundeak (UNE) hitzarmena sinatu dute 2018ko urtarrilaren 3an

Hitzarmen horren helburua da datozen 4 urteetan UNE arauak euskaratzeko itzulpen-programa bat garatzea, nahiz eta akordioa luzatzeko aukera dagoen.

Akordio horri esker, Eusko Jaurlaritzak ISO 9001 (kalitatearen kudeaketa sistemen ziurtapena) eta ISO 14001 (ingurumen kudeaketa sistemen ziurtapena) arauak euskaratuko ditu.

Hitzarmen honen xede diren UNE arauetako terminoak EUSKALTERM Euskal Terminologia Banku Publikoan txertatuko dira, betiere beren jatorria azalduta.

Eusko Jaurlaritzak ISO 9001 eta ISO 14001 arauak euskaratuko ditu UNErekin sinatutako hitzarmen bati esker

2018/04/11 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan hizkuntza izan dadin garatzen ari den EUSLAN programaren barneko azken lan-saioa izan da Gasteizen 2018ko urtarrilaren 19an: “Ikasitakoak” dokumentua adostu

Saio honen helburua izan da EUSLAN programan zehar landutako kontzeptuak adostea eta dokumentu batean jasotzea. Horregatik, programan parte hartu duten enpresetako solaskideei edota programan zuzenean inplikatutako pertsonei begirakoa izan da.

2018/04/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak informazio-bilerak egin ditu lehen seihileko BIKAIN ebaluazio-prozesurako izena eman duten erakundeekin; 2018ko otsailaren 14an Bilbon eta martxoaren 2an Donostian

BIKAIN Idazkaritza Teknikoak bi bilera antolatu ditu. Informazio-bilera horien xede nagusia BIKAIN ebaluazio-prozesuari buruzko informazioa ematea eta erakundeek izan ditzaketen zalantzak argitzea izan da.

2018/04/19 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestakuntza-saioak egin ditu BIKAIN 2018ko lehen seihileko ebaluazio-prozesurako izena eman duten ebaluatzaileentzat; 2018ko martxoan Donostian eta Zamudion

Prestakuntza-saio hauen xede nagusia BIKAIN Ebaluatzaile Klubeko ebaluatzaileak trebatzea izan da. 91 lagunek hartu dute parte.

BIKAIN Idazkaritza Teknikoak prestakuntza mota bi eskaini ditu: goiz batekoa, aritutako ebaluatzaileentzat; eta goiz bikoa, ebaluatzaile berrientzat.

2019/04/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Bilboko Portu Agintaritzak Bilboko portuan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu dute 2018ko maiatzaren 3an

Bilboko Portu Agintaritzak konpromisoa hartu du dagozkion neurriak hartzeko herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko; euskara bultzatzeko herritarren arretan, herritarrei zuzendutako komunikazioan eta portuko hizkuntza-paisaian.

Akordioak lau urteko iraunaldia izango du eta beste lau urte gehiago luzatu ahal izango da.

Bilboko portuan euskararen erabilera bultzatzeko akordio bat sinatu du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Bilboko Portu Agintaritzarekin

2018/05/16 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak 10. urteurrena bete du 2018an

10 urteotan 367 ziurtagiri banatu dira EAEko 337 entitate publiko eta pribaturen artean (entitate batzuek ziurtagiri bat baino gehiago dute).

Bikain ziurtagirien 10. urteurrenean, Eusko Jaurlaritzak ehunka entitatek euskara lan-munduan sustatzeko egin duten ahalegina aitortu du eta mila entitateren atea jo du proiektu horrekin bat egin dezaten

2018/06/21 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Errota Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioari diru-laguntza zuzena eman zaio 2018an (Gobernu Kontseiluaren 2018-06-19ko Erabakia)

Arratian Euskararen Garapena lan-munduan (EUSGARA) izeneko ikerketa-programa 2018-2019 urteetan garatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena.

Eusko Jaurlaitzak bi diru-laguntza onartu ditu Errota Fundazioa eta Kontseilua entitateen bitartez euskara lan-munduan sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-06-19)

2018/11/19 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua Entitateari diru-laguntza zuzena eman zaio 2018an (Gobernu Kontseiluaren 2018-06-19ko Erabakia)

EUSKARAGILETU (Euskarazko Enpresen Sarea Indartu) izeneko programa garatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena.

Eusko Jaurlaitzak bi diru-laguntza onartu ditu Errota Fundazioa eta Kontseilua entitateen bitartez euskara lan-munduan sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-06-19)

2018/11/19 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskadin dauden 9 finantza entitatek 2015ean sinatutako hitzarmenaren jarraipena egin dute 2018ko ekainaren 21ean

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako eta finantza entitateetako ordezkariek Jarraipen Batzordea eratu dute, 2015ean sinatutako lankidetza hitzarmenak laugarren klausulan ezarritakoari jarraiki.

Azken urteetan entitateek euskararen erabilera sustatzeko egindako lana eta egiteko horretan antzeman dituzten beharrak partekatu dituzte. Horrez gain, Euskaraldia proiektuan egin dezaketen lanaz jardun dute.

2018/07/04 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Elebide. 2017ko jarduera-txostena argitaratu du 2018ko uztailean

Txosten horren arabera, 2017an Elebiden izapidetu diren intzidentzien % 86 kexak izan dira: herritarrek uste izan dute hizkuntza eskubideak urratu zaizkiela. Horrela, bada, izapidetutako 334 intzidentzietatik 289k tipologia horri erantzuten diote.

Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak 346 intzidentzia erregistratu zituen 2017an, aurreko urtean baino 230 gutxiago

2018/08/02 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

LanHitz deialdia argitaratu da 2018ko irailaren 5ean

Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da (LanHitz deialdia). (EHAA: 2018/09/05)

Eusko Jaurlaritzak 1.650.000 euro onartu ditu enpresetan euskara planak egiten laguntzeko, Lanhitz deialdiaren bitartez (Gobernu Bilera 2018-07-30)

2019/10/31 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak informazio-bilerak egin ditu bigarren seihileko BIKAIN ebaluazio-prozesurako izena eman duten erakundeekin; 2018ko uztailaren 5ean Bilbon eta irailaren 9an Donostian

BIKAIN Idazkaritza Teknikoak bi bilera antolatu ditu. Informazio-bilera horien xede nagusia BIKAIN ebaluazio-prozesuari buruzko informazioa ematea eta erakundeek izan ditzaketen zalantzak argitzea izan da.

2018/10/18 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara lan munduan sustatzeko jardunaldian parte hartu du Durangon 2018ko urriaren 3an

Euskara lan-munduan sustatzeak eta horretara bideratutako Plan Estrategikoak duen garrantzia nabarmendu dira.

Bingen Zupiria sailburuak euskara lan-munduan sustatzeak duen garrantzia nabarmendu du Durangon izandako jardunaldi batean eta horretara bideratutako Plan Estrategikoak izango duen eraginkortasuna azpimarratu du

2019/06/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskadin dauden 10 merkataritza entitate handik 2016an sinatutako hitzarmenaren jarraipena egin dute 2018ko urriaren 25ean

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako eta merkataritza entitateetako ordezkariek Jarraipen Batzordea eratu dute, 2016an sinatutako lankidetza hitzarmenak laugarren klausulan ezarritakoari jarraiki.

Azken urteetan entitateek euskararen erabilera sustatzeko egindako lana eta egiteko horretan antzeman dituzten beharrak partekatu dituzte. Horrez gain, Euskaraldia proiektuan egin dezaketen lanaz jardun dute.

2018/11/08 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskalit-Kalitaterako Euskal Fundazioari diru-laguntza zuzena eman zaio 2018an (Gobernu Kontseiluaren 2018-10-30eko Erabakia)

Hizkuntzen Kudeaketa eta Kudeaketa Aurreratua egitasmoa garatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena.

Eusko Jaurlaritzak 23.000 euroko diru-laguntza onartu du Hizkuntzen Kudeaketa eta Kudeaketa Aurreratua programa garatzeko, Euskalit en bitartez (Gobernu Bilera 2018-10-30)

2018/11/19 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eremu Sozioekonomikoaren Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko jardunaldia egin da 2018ko azaroaren 14an Arabako Parke Teknologikoan

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenaren eta Azpiegituretako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Eremu Sozioekonomikoaren Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko hirugarren jardunaldi irekian parte hartu dute.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza 2018an hasi da plana lantzen, eta helburua da 2019 urtearen hasieran gauzatuta izatea. Lehenik eta behin, arlo ezberdinetako entitateekin batera, gogoeta eta erabakien partekatzea sustatu da. Bigarrenik, EAEko eremu sozioekonomiko pribatuan hizkuntzen kudeaketaren gaineko analisia egin da. Azkenik, diagnosiaren araberako Plan Estrategikoa gauzatuko da 2019-2023 epealdirako.

Arantxa Tapia eta Bingen Zupiria sailburuek euskara lan-munduan sustatzeko “inoizko baldintzarik onenak” daudela nabarmendu dute eta hizkuntzen kudeaketa egokia entitateen “bikaintasunarekin” lotu dute

2018/11/19 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu Gasteizen 2018ko abenduaren 18an

“Bikain 10, zurekin hamaika!” lelopean BIKAIN ziurtagiriak banatu dira. Orotara 20 entitate publiko eta pribatuk jaso dute ziurtagiria: 11k goi-mailako urrezkoa; 7k tarteko zilarrezkoa eta 2k oinarrizkoa.

Ekimen hau abian jarri zenetik, 10 urtean guztira 379 ziurtagiri banatu dira.

Eusko Jaurlaritzak beste 20 erakunderi BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu dizkio Gasteizko Europa Jauregian

2019/12/12 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

On-line itzulpen zerbitzuak martxan jarraitu du 2018an

2018an 16 sozietate publikok (% 45,7) eman dute izena itzulpen laburren doako zerbitzuaren erabiltzaile izateko. Horietatik 15 ohiko erabiltzaileak dira.

2019/01/29 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Erakundeak BIKAIN ziurtagiriaren ebaluaziora aurkez daitezen sustatu da 2018an

Sailetan eta, orokorrean, sektore publikoan BIKAIN ziurtagiriaren ebaluaziora aurkezteko sustapen lana egin du BIKAIN Artezkaritza Kontseiluak. Azkenean, 7 erakunde publikok izena eman, ebaluazioa egin eta ziurtagiria jaso dute.

2019/01/30 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eusGara jardunaldian parte hartu du 2019ko otsailaren 1ean Artean

Errota Fundazioak eta AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitzak hitzarmena sinatu zuten duela urtebete eusGara proiektua bideratzeko, eta urteurrena ospatzeko, jardunaldia antolatu dute. Proiektu honek eskualdeko udalen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du. 

Proiektuaren helburua, epe luzera, enpresen lan-hizkuntza euskara izatea da; epe ertainera, Arratiako enpresetan euskara planak abian jartzea, euskara lan-munduan txertatzeko aukerak identifikatzea eta horiek baliatzea.

Errota Fundazioak Arratia eskualdeko 11 enpresarekin hitzarmenak sinatu ditu; enpresa horietan euskararen egoeraren diagnostikoa egin eta ekintza plana zehaztu da. Halaber, hitzarmena sinatu du Zulaibar Lanbide Heziketako ikastegiarekin ikasleek lan praktikak euskaraz egin ahal izateko.

2019/04/09 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestakuntza-saioak egin ditu BIKAIN 2019ko lehen seihileko ebaluazio-prozesurako izena eman duten ebaluatzaileentzat; 2019ko martxoan Donostian eta Zamudion

Prestakuntza-saio hauen xede nagusia BIKAIN Ebaluatzaile Klubeko ebaluatzaileak trebatzea izan da. 78 lagunek hartu dute parte.

BIKAIN Idazkaritza Teknikoak prestakuntza mota bi eskaini ditu: goiz batekoa, aritutako ebaluatzaileentzat; eta goiz bikoa, ebaluatzaile berrientzat.

2019/04/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Elebide. 2018ko jarduera-txostena argitaratu du 2019ko uztailean

Txosten horren arabera, 2018an Elebiden izapidetu diren intzidentzien % 82 kexak izan dira: herritarrek uste izan dute hizkuntza eskubideak urratu zaizkiela. Horrela, bada, izapidetutako 232 intzidentzietatik 189k tipologia horri erantzuten diote.

Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak 245 intzidentzia erregistratu zituen 2018an, aurreko urtean baino 101 gutxiago

2019/08/02 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

LanHitz deialdia argitaratu da 2019ko irailaren 3an

EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan 2019an eus­kararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu da (LanHitz deialdia). (EHAA: 2019/09/03)

Eusko Jaurlaritzak 1.850.000 euro onartu ditu enpresetan euskara planak egiten laguntzeko, Lanhitz deialdiaren bitartez (Gobernu Bilera 2019-07-16)

2019/10/31 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak 5 ISO arau euskaratu eta enpresen esku utzi ditu 2019an

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Normalizazio Erakundeak (UNE) sinatutako hitzarmenari esker, UNE-EN ISO 9001, UNE-EN ISO 14001, UNE-EN 9100, UNE 19601 eta UNE-EN ISO/IEC 27001 arauak euskaratu dira.

Eusko Jaurlaritzak, UNErekin elkarlanean, kalitatea kudeatzeko bost ISO arau euskaratu ditu, eta enpresen artean hedatzen hasi da

2019/11/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu Donostian 2019ko abenduaren 11n

Aurten, orotara, 25 enpresa eta entitatek jaso dute ziurtagiria: 17k goi-mailako urrezkoa; 5ek tarteko zilarrezkoa eta 3k oinarrizkoa.

Ekimen hau abian jarri zenetik, guztira 393 ziurtagiri banatu dira.

25 enpresa eta entitatek jaso dute aurten Bikain euskararen kalitate ziurtagiria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren eskutik

2019/12/12 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea