Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Komunikabideetan eta ekintza kulturaletan euskararen erabilpena sustatu, eta, aldi berean, haren erakargarritasuna eta prestigio soziala indartu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren euskarazko azpitituluak jarri ditu Open Data Euskadin

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta DTS enpresaren arteko lankidetzari esker, atzerriko hizkuntzetan ekoizturiko filmak eta telesailak euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izan da Movistar+ Estrenos (lehenago Canal+ 1 eta Canal+ Estrenos) plataforman. Ekimen honen helburu nagusia da atzerriko hizkuntzetan ekoiztutako zinea jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpititulaturik ikusteko aukerak areagotzea.

Orain arte 548 film eta 67 serietako 600 kapitulu inguru azpititulatu dira. Oraingoz 279 filmen eta 24 fikzio-serietako 225 kapituluren euskarazko azpitituluak daude eskuragarri .srt formatuan Open Data Euskadin.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erabiltzaile guztien eskura jarri ditu 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren azpitituluak

2017/07/14 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Galtzagorri Elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/02/17)

Diru-laguntza izenduna bideratu da Galtzagorri Elkarteak sustatutako euskarazko irakurketa programak (Bularretik Mintzora egitasmoa) indartzeko.

2017/10/24 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

2017an gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntza deialdia (Euskalgintza deialdia) argitaratu da 2017ko apirilaren 5ean

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 2017. urtean gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko aginduari. (EHAA: 2017/04/05)

Deialdi honen bidez euskalgintzaren alorrean lan egiten duten elkarte, jarduera edota proiektuak diruz laguntzen dira. Begiz jotako xedeari aurre egiteko 979.200 euro erabiliko dira.

Eusko Jaurlaritzak 979.200 euro onartu ditu euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-03-21)

2019/10/31 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

ONCE Fundazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/03/22)

Diru-laguntza izendun honen bidez, ikusteko urritasuna duten herritar euskaldunentzako hainbat literatura testu egokituko ditu ONCE Fundazioak.

2017/10/24 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

EIZIEri diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/03/22)

EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) “Literatura Unibertsala” bilduma eta berrargitalpen plana susta ditzan eta itzulpengintzan diharduten profesionalak sustatzeko ekintzak gara ditzan bideratu da diru-laguntza izenduna.

2017/10/25 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Mintzola Fundazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/03/28)

Mintzola Fundazioak urteko ohiko jarduerak (euskararen ahozkotasuna) bete ditzan bideratu da diru-laguntza izenduna.

2017/10/26 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Andoaingo Udalari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/03/29)

Diru-laguntza izendun honen bidez, Andoaingo Udalak antolatutako Rikardo Arregi Kazetaritza Saria finantzatuko da. Sariaren helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren XXIX. edizioa aurkeztu dute Donostian

2017/10/27 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Norman Manea idazlearen The Hooligan’s return lanaren euskarazko itzulpena aurkeztu dute Donostian 2017ko apirilaren 19an

Norman Manea idazlearen The Hooligan’s return lanaren euskarazko itzulpena aurkeztu dute; Huliganaren itzulera.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EIZIErekin duen hitzarmenari esker itzuli da idazle errumaniarraren autobiografia-eleberria. Horrela, Erein argitaletxeak kaleratu du lan hau Literatura Unibertsala sailaren barruan.

‘Huliganaren itzuleraren’ aurkezpenean izan da Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/05/10)

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (EHBE) urteko lan-programa (bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertzea eta bere etorkizuna bermatzea) bete dezan bideratu da diru-laguntza izenduna.

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

TOKIKOM elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/06/20)

Diru-laguntza izendun honen bidez, TOKIKOM  elkarteak (toki komunikabideen bateraguneak) 2017-2018 epealdian garatuko duen jarduera finantzatuko da.

2018/03/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/06/23)

Diru-laguntza izendun honen bidez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sustatutako Bidaide egitasmoa (euskara ikasten ari direnek esparru informaletan euskal hiztunekin euskara erabil dezaten) eta Auzoko egitasmoa (euskaratik urrun daudenak euskarara hurbil daitezen) finantzatuko dira.

2018/03/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko deialdia argitaratu da 2017ko uztailaren 24an

Nagusiki gaztelania darabilten eta paperean inprimatzen diren egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da. (EHAA: 2017/07/24)

Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 2 multzotan bereizi dira: A multzoa, nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak; eta B multzoa, Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak.

Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro bideratuko ditu euskarazko edukiak sustatzera nagusiki gaztelaniaz diren hedabideetan (Gobernu Bilera 2017-07-11)

2019/10/31 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Emily Bronte idazlearen Wuthering Heights eleberriaren euskarazko itzulpena aurkeztu dute Donostian 2017ko abenduaren 1ean

Emily Bronte idazlearen Wuthering Heights eleberriaren euskarazko itzulpena aurkeztu dute; Gailur Ekaiztsuak.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EIZIErekin duen hitzarmenari esker itzuli da eleberria. Horrela, Erein argitaletxeak kaleratu du lan hau Literatura Unibertsala sailaren barruan.

Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria ‘Gailur Ekaiztsuak’ eleberriaren itzulpenaren aurkezpenean izan da; lan hau Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker itzuli da

2019/02/12 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Herri Urrats Elkarteari dirulaguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2017/12/26ko Erabakia)

Dirulaguntza zuzena eman da gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak 130.000 euro onartu ditu Herri Urrats elkartearentzat, bere urteroko jaia finantzatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-12-26)

2019/04/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hedabideak deialdia (2016-2018) kudeatzen jarraitu da 2017an

2016-2018 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (Hedabideak deialdia) kudeatzen jarraitu da.

2018/03/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

EIZIEri diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/02/20)

EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) “Literatura Unibertsala” bilduma eta berrargitalpen plana susta ditzan eta itzulpengintzan diharduten profesionalak sustatzeko ekintzak gara ditzan bideratu da diru-laguntza izenduna.

2018/07/10 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Galtzagorri Elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/03/01)

Diru-laguntza izenduna bideratu da Galtzagorri Elkarteak sustatutako euskarazko irakurketa programak (Euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak egitasmoa) indartzeko.

2018/12/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

ONCE Fundazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/03/26)

Diru-laguntza izendun honen bidez, ikusteko urritasuna duten herritar euskaldunentzako hainbat literatura testu egokituko ditu ONCE Fundazioak.

2018/07/10 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Mintzola Fundazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/03/26)

Mintzola Fundazioak urteko ohiko jarduerak (euskararen ahozkotasuna) bete ditzan bideratu da diru-laguntza izenduna.

2018/07/10 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/03/26)

Diru-laguntza izendun honen bidez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sustatutako Bidaide egitasmoa (euskara ikasten ari direnek esparru informaletan euskal hiztunekin euskara erabil dezaten) eta Auzoko egitasmoa (euskaratik urrun daudenak euskarara hurbil daitezen) finantzatuko dira.

2018/07/10 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/04/13)

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (EHBE) urteko lan-programa (bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertzea eta bere etorkizuna bermatzea) bete dezan bideratu da diru-laguntza izenduna.

2018/07/10 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Alice Munro idazlearen Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage eta Friedrich Dürrenmatt idazlearen Der Richter und Sein Henker eleberrien euskarazko itzulpenak aurkeztu dituzte Donostian 2018ko maiatzaren 22an

Literatura Unibertsala sailaren barruan itzulpen bi argitaratu dira: Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage) eta Friedrich Dürrenmatten Epailea eta haren borreroa (Der Richter und Sein Henker).

Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria Literatura Unibertsala saileko bi argitalpen berriren aurkezpen ekitaldian izan da

2018/05/25 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Andoaingo Udalari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/06/04)

Diru-laguntza izendun honen bidez, Andoaingo Udalak antolatutako Rikardo Arregi Kazetaritza Saria finantzatuko da. Sariaren helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da.

Rikardo Arregi Sariak bere 30. edizioa ospatuko du aurten, azken hamarkadotan euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren ekimenak sarituz

Bingen Zupiria sailburuak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 30. edizioaren sari banaketan parte hartu du

2018/11/19 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

2018an gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntza deialdia (Euskalgintza deialdia) argitaratu da 2018ko ekainaren 15ean

2018ko Euskalgintza deialdiak 979.200 euro banatuko ditu euskara sustatzeko hainbat proiekturen artean. (EHAA: 2018/06/15)

Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 7 multzotan sailkatu dira; aurtengo berritasun nagusia da A multzoa bi azpimultzotan banatu dela.

Eusko Jaurlaritzak 979.200 euro onartu ditu euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko (Gobernu Bilera 2018-06-05)

2019/10/31 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko deialdia argitaratu da 2018ko uztailaren 3an

Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 2 multzotan bereizi dira: A multzoa, nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak; eta B multzoa, Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak. (EHAA: 2018/07/03)

Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro inbertituko ditu aurten nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan eta albiste-agentzietan euskara sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-06-12)

2019/10/31 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Telefónica Audiovisual Digital SLU entitateari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/09/10)

Diru-laguntza izendun honen bidez, 220 film luze eta fikzio-serietako 300 kapitulu euskaraz azpititulatuko dira.

Ikusi Open Data Euskadi

2019/02/12 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Txakur Gorria kolektiboari diru-laguntza zuzena eman zaio 2018an

Bertsolaritzaren bilakaera generoaren ikuspegitik jasotzen duen infografia gauzatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena azaroan.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Emakundek ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ proiektua lagundu dute; Donostian aurkeztu dute gaur

2019/01/23 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

TOKIKOM elkarteari diru-laguntza izenduna eman zaio (2017-2018)

2017-2018 epealdiko diru-laguntza bideratu da.

2018/07/10 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

TOKIKOM elkarteari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/11ko Erabakia)

Diru-laguntza zuzena bideratu da Ttap euskarazko aldizkari digital multimedia abian jartzeko.

Eusko Jaurlaritzak 40.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du Ttap euskarazko aldizkari digitalarentzat (Gobernu Bilera 2018-12-11)

2019/01/23 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

On Time Ekoizpenak SL enpresari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/18ko Erabakia)

Diru-laguntza zuzena bideratu da Zubi lana dokumentala ekoizten laguntzeko. Dokumentala euskal kazetaritzak azken 50 urteetan bizi izan duen bilakaeraren ingurukoa da.

2019/01/25 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Berria Hedabideen Fundazioari diru-laguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/18ko Erabakia)

Diru-laguntza zuzena eman da euskarazko hedabideen alorrean garatzen eta sortzen ari diren produktuak sustatzeko.

2019/01/25 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Herri Urrats Elkarteari dirulaguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2018/12/18ko Erabakia)

Dirulaguntza zuzena eman da gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak 130.000 euro onartu ditu Herri Urrats elkartearentzat, bere urteroko jaia finantzatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2019/04/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hedabideak deialdia (2016-2018) kudeatzen jarraitu da 2018an

2016-2018 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (Hedabideak deialdia) kudeatzen jarraitu da.

2019/01/29 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

2019an gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntza deialdia (Euskalgintza deialdia) argitaratu da 2019ko maiatzaren 30ean

2019ko Euskalgintza deialdiak 979.200 euro banatuko ditu euskara sustatzeko hainbat proiekturen artean. (EHAA: 2019/05/30)

Eusko Jaurlaritzak 979.200 euro onartu ditu euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-05-14)

2019/06/04 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko deialdia argitaratu da 2019ko urriaren 25ean

Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 3 multzotan bereizi dira: A multzoa, eguneroko prentsa, egunkariak; B multzoa, Internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak; eta C multzoa, osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratiak. (EHAA: 2019/10/25)

2019/10/31 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Herri Urrats Elkarteari dirulaguntza zuzena eman zaio (Gobernu Kontseiluaren 2019/11/12ko Erabakia)

Dirulaguntza zuzena eman da gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak 150.000 euro onartu ditu Herri Urrats elkartearentzat, bere urteroko jaia finantzatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-11-12)

2019/11/21 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea