Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Interneten eta tresna digitaletan euskarazko edukiak sortzea eta sartzea bultzatu, unibertsitateekin, eta hezkuntza-, kultura-, eta aisialdi-arloko edukiak sortzen dituzten erakundeekin eta pertsonekin lankidetzan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskara Ingurune Digitalean batzordea eratu da, HAKOBAren barruan, 2017ko maiatzaren 10ean

HAKOBAk eskatuta, Euskara Ingurune Digitalean batzordea eratu eta elkartu da Gasteizen maiatzaren 10ean, euskara ingurune digitalean sustatzeko erakunde bakoitzak egiten duen lana aztertzeko eta bakoitzak dituen baliabideen zein ekimenen mapa osatzeko. Informazioa bildu eta aztertu ondoren, HAKOBAren esku jarriko da eta elkarlanerako aukerak aztertuko dira.

Euskararen Aholku Batzordeak onartutako Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat dokumentua da lanerako abiapuntua eta gida.

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskara Ingurune Digitalean deialdia argitaratu da 2017ko maiatzaren 24an

Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da (lehengo IKT deialdia).

Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 2 multzotan bereizi dira: ID1 multzoa, egitasmo berrientzat; eta ID2 multzoa, lehen­dik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzeko (edukiak gehituz edota funtzionalitate zein zerbitzu berriak gehituz).

Eusko Jaurlaritzak 807.000 euro onartu ditu euskara ingurune digitalean sustatzeko (Gobernu Bilera 2017-05-09)

EHAA xedapena
2017.eko maiatzak 24
AGINDUA, 2017ko maiatzaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2017an Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena.
2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ElkarOla proiektuaren aurkezpenean izan da Usurbilen 2017ko ekainaren 19an

Hizkuntza- eta hizketa-teknologien alorreko ElkarOla ikerketa proiektuak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesa izan du.

Ikerketa bi urtez garatu da (2015-2016), eta VICOMTECH-IK4 eta TECNALIA zentro teknologikoek, UPV/EHUko Aholab eta IXA ikerketa-taldeek eta Elhuyarrek osatutako partzuergoak egin du ikerketa.

Eusko Jaurlaritza ElkarOla proiektuaren aurkezpenean izan da, hizkuntza- eta hizketa-teknologien alorreko ikerketa bat

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteari diru-laguntza zuzena eman zaio (Akordio-proposamena: 2017/09/18)

Wikipedian 12-16 urteko gazteentzako artikuluak eskuragarri izatea helburu duen egitasmoa bultzatzeko bideratu da diru-laguntza zuzena.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak proiektu berritzaile bat jarri dute abian ikasleentzat baliagarriak izango diren 1.000 artikulu baino gehiago sustatzeko euskarazko Wikipedian

2018/03/09 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskarazko doktorego-tesi digitalizatuen corpusa eguneratu da 2017an

Euskarazko doktorego-tesi digitalizatuen corpusa osatzen doa urtez urte. 2017an 14 tesiren gaineko eskubideak eskuratu dira, pdf eta metadatuekin batera, baita 44 tesiren metadatuak lortu ere. Corpus horretan euskarazko 440 tesi daude kontsultagai.

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Itzultzaile automatiko publikoa eguneratu da 2017an

Itzultzaile automatikoaren 4 itzulpen-norabideak (eu>eu / eu>es / eu>en / en>eu) eguneratzeko eta hobetzeko lanak egin dira. Horrez gain, frantsesa>euskara itzulpen-norabidearen hirugarren eta azken fasea abiatu da (2018ko maiatzean bukatuko da).

2018/03/09 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarerako hainbat tresna aurkeztu ditu Donostian 2018ko otsailaren 8an

2017an garatutako hainbat produktu aurkeztu dira 2018ko prentsaurrekoan:

- Elhuyar Hiztegia, on-line bertsio berritua (datu-basea, aplikazioa eta interfazea). Hiztegi horren on-line eta off-line bertsioak bateratzen dituen bertsioa egin da. Play Store (Android) eta Apple Storen (iOS) eskura daiteke.

- HiztegiBar tresnaren bertsioa egin da, Internet Explorer eta Chromerako.

- Hizketa-ereduak / Modelos de conversación APPa egin da. Play Store (Android) eta Apple Storen (iOS) eskura daiteke.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 13 baliabide aurkeztu ditu euskararen erabilera sustatzeko, batez ere lexikoaren eta terminologiaren ikuspuntutik

2018/03/27 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskara Ingurune Digitalean deialdia argitaratu da 2018ko apirilaren 24an

Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da.

Diruz lagun daitezkeen egitasmoak 2 multzotan bereizi dira: ID1 multzoa, egitasmo berrientzat; eta ID2 multzoa, lehen­dik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzeko (edukiak gehituz edota funtzionalitate zein zerbitzu berriak gehituz).

2018/05/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteari diru-laguntza zuzena eman zaio

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak 2017an sinatu zuten akordioari esker, hainbat artikulu berri gehitu dira euskarazko Wikipedian.

Txikipedia proiektua ere sortu da, 8-13 urte bitarteko umeentzako entziklopedia aitzindari bat.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak iaz sinatu zuten akordioari esker, unibertsitateetako 829 ikaslek 317 artikulu berri gehitu dituzte Euskarazko Wikipediara eta 716 hobetu dituzte

2018/07/10 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Egile eskubideei lotutako GPL eta Creative Commons lizentzia batzuk euskaraz eskura daitezke sarean 2018ko urriaren 3tik aurrera

Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalak egindako proposamenari jarraiki, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gehien erabiltzen diren lizentziak aztertu, aukeratu eta horiek euskaratzeko prozesua abian jarri zuen.

Lizentzia horiek, egile eskubideei lotutakoak eta Interneteko erabilienak, www.euskadi.eus eta Creative Commons eta GNU fundazioen webguneetan daude eskura.

GPL eta Creative Commons lizentziak euskaraz eskuragarri daude jadanik, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Aholku Batzordearen lanari esker

2018/10/04 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea