Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskararen Agenda Estrategikoa (2017-2020) bultzatu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Hizkuntza politika guztietan genero ikuspegia txertatzeko lan ildoa garatu eta hainbat neurri hartu dira: barrura begira, lantaldearentzako sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak...; kanpora begira, genero aurrekontuak, hitzarmen eta dirulaguntzetan generoari lotutako irizpideak txertatzea, Berdintzen ikerketa bekak...

2020/03/24 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Familia bidezko transmisioari buruzko azterketa gauzatu du HPSk. 2020an aurkeztuko du.

2020/01/14 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskararen aurrekontu eta baliabide publikoen estatistika ikerketa gauzatu da 2017 eta 2019an. Urte birik behin egiten da.

2020/01/14 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Galtzaundi Euskara Taldeari dirulaguntza zuzena eman zaio Tolosaldeko euskalgintza azter dezan: 2018 (20.000.-€) 2018/12/11 eta 2019 (8.000.-€) 2019/11/12.

2020/02/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateari dirulaguntza zuzena eman zaio hainbat ikerketa gara ditzan: 2017 (35.000.-€) 2017/12/12; 2018 (35.000.-€) 2018/09/11 eta 2019 (35.000.-€) 2019/07/02.

2020/02/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Deustuko Unibertsitateari dirulaguntza zuzena eman zaio hainbat ikerketa-egitasmo gauzatzeko: 2017 (35.000.-€) 2017/12/12; 2018 (35.000.-€) 2018/08/28 eta 2019 (35.000.-€) 2019/06/04.

2020/02/04 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Soziolinguistika Klusterrari dirulaguntza izenduna eman zaio euskarazko hainbat proiektu susta ditzan: 2017 (90.000.-€) 2017/05/17; 2018 (90.000.-€) 2018/04/10 eta 2019 (90.000.-€) 2019/04/04.

2020/02/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektua gauzatu da legegintzaldi honetan. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta hiru foru aldundiek sustatu dute ekimena.

2020/02/04 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

VI. Inkesta Soziolinguistikoa gauzatu da legegintzaldi honetan. Inkestak EAE, Nafarroa eta Iparraldeko datuak jasotzen ditu.

2020/02/04 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Euskararen Agenda Estrategikoa (2017-2020) onartu du 2017an.

2020/01/14 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea