Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskararen erabilpena aisialdian sustatu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Bihotzetik ezpainetara euskara sustatzeko kanpaina egin da 2017an.

2020/01/14 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko Mingaina dantzan udalekuen programa pilotua egin da 2017an, eta jarraipena izan du 2018an. 2019an foru aldundiekin elkarlanean gauzatu da.

2020/01/14 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskararen erabilera kirolean sustatzeko Euskal Kirolari proiektua gauzatu da 2017, 2018 eta 2019an.

2020/01/14 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Tokiko erakundeen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) garatzeko deialdia argitaratu eta dirulaguntzak eman dira: 2017 (2.771.000.-€) 2017/06/09 (2017-2018 aldia). Planaren kudeaketa eta jarraipena egin da urtez urte.

2020/01/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskarabentura Elkarteari dirulaguntza zuzena eman zaio (2019/11/12ko Erabakia) Euskarabentura 2019 proiektua gauzatzeko.

2020/01/14 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea