Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Tituluak lortzeko sistema hobetu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

HEOCaren mailak ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema egokitu da 2017ko urtarrilaren 9an (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 18koa)

Horren arabera, A1, A2 eta B1 mailak ebaluazio jarraituaren bitartez egiaztatu ahal izango dira.

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskal Etxeetako ikasleek B1, B2 eta C1 gaitasun-mailak egiazta ditzaten deialdi berezia argitaratu da 2017ko martxoaren 13an (Ebazpena, 2017ko martxoaren 3koa)

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2 eta C1 gaitasun-mailak egiaztatzeko egiten da deialdia. Gaitasun-probak Madrilen eta Bartzelonan izaten dira.

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi irekia argitaratu da 2017ko ekainaren 28an (Ebazpena, 2017ko ekainaren 15ekoa)

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko egiten da deialdia.

Deialdi ireki honetan egingo den C2 mailako probak eredu berri bati erantzuten dio. HABEren deialdietan egiaztatu daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude Ikasbil atarian.

Berria
2017.eko ekainak 21
HABEk gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi irekiak C1 eta C2 mailetara zabaldu ditu
2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEren beka-deialdia argitaratu da 2017ko abenduaren 27an

HABEk deia egin du helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka emateko.

HABEk ikerketa-eremu berriak zabaldu eta landu nahi ditu helduen euskalduntzearen curricu­lumgintzan zein ebaluazio-egiaztatzegintzan.

Eusko Jaurlaritzak helduen euskalduntzean bi ikertzaile gaitzeko beka-deialdi bat onartu du (Gobernu Bilera 2017-12-26)

Helduen euskalduntzean bi ikertzaile gaitzeko beka-deialdia egin du HABEk

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk beka-deialdia ebatzi du 2018ko otsailaren 20an

HABEk helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka esleitu ditu.

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 20koa, HABEren zuzendariarena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka esleitzeko dena.

2018/07/09 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskal Etxeetako ikasleek B1, B2 eta C1 gaitasun-mailak egiazta ditzaten deialdi berezia argitaratu da 2018ko martxoaren 22an (Ebazpena, 2018ko martxoaren 12koa)

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2 eta C1 gaitasun-mailak egiaztatzeko egiten da deialdia. Gaitasun-probak Madrilen eta Bartzelonan izaten dira.

2018/05/16 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi irekia argitaratu da 2018ko ekainaren 1ean (Ebazpena, 2018ko maiatzaren 21ekoa)

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko egiten da deialdia.

Deialdi irekia 2018

2018/11/19 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Baliokidetzen Jarraipen Batzordeak lanean jarraitu du 2018an

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Baliokidetzen Jarraipen Batzordeko lan-talde teknikoak 4 bilera egin ditu. Hiru erakunderen baliokidetza eskariak aztertu eta txostena idazten jardun da; txostena 2019aren hasieran entregatuko da.

2019/02/11 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABE eta Hezkuntza Saila C1 maila eta EGA egituratzeko lanetan ibili dira 2018an

HABE eta Hezkuntza Saileko arduradunek HABEren C1 maila eta Hezkuntza Sailaren EGA egituratzeko eta uztartzeko hasierako txostenak idatzi dituzte. EGA programa Hezkuntza Sailetik HABEra eskualdatzeko egitasmoa landu da.

2019/02/08 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABE hizkuntza ordenagailu bidez egiaztatzeko egitasmoa jorratzen hasi da 2018an

HABE Hizkuntza Ordenagailu Bidez Egiaztatu (HOBE) egitasmoa jorratzen hasi da. Eredua definitu eta behar diren tresna informatikoak garatu eta egokituko dira.

2019/02/12 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi irekia argitaratu da 2019ko martxoaren 22an (Ebazpena, 2019ko martxoaren 7koa)

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko egiten da deialdia.

Argitara eman da 2019ko egiatatze-deialdi irekia

2019/04/09 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea