Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Helduek B2 maila lortu arte euskara-ikaskuntza doakoa izateko prozesua amaitu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Helduen euskalduntzearen finantziazioa aztertu dute HAKOBAren urteko lehenengo bileran; Gasteizen, 2017ko otsailaren 28an

Hizkuntza politika arloan Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordeak, HAKOBAk, bilera egin du. Bertan izan dira Eusko Jaurlaritza, EAEko hiru foru aldundiak, EAEko hiru hiriburuetako udalak, EUDEL eta UEMA.

Besteak beste, helduen euskalduntzearen doakotasuna izan dute hizpide. Doakotasunerako bidean irizpideak aztertu eta bateratzeko premia nabarmendu dute.

Bingen Zupiria sailburua HAKOBAko bileran izan da gaur Gasteiz

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk eta Bizkaiko Foru Aldundiak euskara ikasteko Euskara Eskura Txartela adostu dute 2017an

Euskara Eskura Txartela deskontu-bonuaren bidez, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dira. 2016-2017 ikasturtetik aurrera dago erabilgarri.

2019/02/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek aurrerapausoak egin dituzte 2018an doakotasunerako bidean

2016-2017 ikasturtetik aurrera erabilgarri dagoen Euskara Eskura Txartela deskontu-bonua sustatzeko hitzarmena egin da Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Era berean, helduek B2 maila lortu arte doakotasunerako hitzarmen proiektua idatzi da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

2019/02/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea