Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Helduen euskalduntzea kudeatzeko sistema bakar bat bultzatu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleentzako diru-laguntza deialdia argitaratu da 2017ko irailaren 5ean (Ebazpena, 2017ko abuztuaren 23koa)

Diru-laguntza horiek eskuratu ahal izateko beharrezkoa da 2016-2017 ikasturtean euskaltegiren batean matrikulatua egon izana eta HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana.

Eusko Jaurlaritzak %6 igo du euskaltegi pribatuetara bideratutako diru-ekarpena, irakasleen lan-baldintzak hobetzeko

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskaltegientzako diru-laguntza deialdiak argitaratu dira 2017ko irailaren 29an (Ebazpena, 2017ko irailaren 8koa eta Ebazpena, 2017ko irailaren 8koa)

HABEk euskaltegiei zuzendutako diru-laguntza deialdiak egin ditu, 2017-2018 ikasturteko euskara-ikastaroengatik:

·  Udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegientzat, udal titularitateko euskaltegi publikoentzat.

·  Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat.

Eusko Jaurlaritzak %6 igo du euskaltegi pribatuetara bideratutako diru-ekarpena, irakasleen lan-baldintzak hobetzeko

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskal Etxeentzako diru-laguntza deialdia argitaratu da 2017ko urriaren 2an (Ebazpena, 2017ko irailaren 15ekoa)

HABEk Euskal Etxeei zuzendutako diru-laguntza deialdia egin du, 2017-2018 ikasturteko euskara-ikastaroengatik.

Eusko Jaurlaritzak 234.000 euroko kontu-saila onartu du Euskal Etxeei laguntzeko euskararen irakaskuntzan (Gobernu Bilera 2017-09-12)

Euskal Etxeei diru-laguntzak, 2017ko urria eta 2018ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HEOCaren mailak ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema egokitu da 2017ko urtarrilaren 9an (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 18koa)

Horren arabera, A1, A2 eta B1 mailak ebaluazio jarraituaren bitartez egiaztatu ahal izango dira euskaltegietan.

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk curriculum proiektua garatzeko laguntza eskaini die euskaltegiei 2017an

2017an, HABEK aholkularitza-zerbitzu teknikoa eskaini die euskaltegiei beren Euskaltegiko Curriculum Proiektua (ECP) egunera dezaten HEOCaren arabera.

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleentzako diru-laguntza deialdia argitaratu da 2018ko irailaren 11n (Ebazpena, 2018ko abuztuaren 28koa)

Diru-laguntza horiek eskuratu ahal izateko beharrezkoa da 2017-2018 ikasturtean euskaltegiren batean matrikulatua egon izana eta HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana.

Euskadiko 103 euskaltegiek 35.000 ikasle inguru jasoko dituzte aurki hasiko den ikasturtean zehar, eta inoiz baino diru-laguntza handiagoak jasoko dituzte matrikula ordaintzeko

2019/10/29 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskaltegientzako diru-laguntza deialdiak argitaratu dira 2018ko irailaren 11n (Ebazpena, 2018ko abuztuaren 29koa eta Ebazpena, 2018ko abuztuaren 29koa)

HABEk euskaltegiei zuzendutako diru-laguntza deialdiak egin ditu, 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik:

·  Udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegientzat, udal titularitateko euskaltegi publikoentzat.

·  Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat.

Euskadiko 103 euskaltegiek 35.000 ikasle inguru jasoko dituzte aurki hasiko den ikasturtean zehar, eta inoiz baino diru-laguntza handiagoak jasoko dituzte matrikula ordaintzeko

2019/10/29 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk Euskaltegietako Curriculum Proiektuak (ECP) eguneratuta jaso ditu 2018an

HABEk Euskaltegietako 99 Curriculum Proiektu eguneratu jaso ditu. Proiektuok irakurri eta hobetzeko ohar-iradokizunak idatzi ondoren, txosten teknikoak landu eta euskaltegi bakoitzari bidali dizkio.

HEOC Aginduaren 8 artikulua betetzeko, curriculum proiektuak Erregistroan jaso dira, proiektuek aldeko txostena jaso ondoren.

2019/02/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk euskaltegien eskumen akademikoak garatzen jarraitu du 2018an

Euskaltegien eskumen akademikoak garatzeko Helduen euskalduntzerako ebaluazio-ereduen hautuan txostena landu da.

2019/01/17 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk helduen euskalduntzearen / alfabetatzearen adierazleak adosten jardun du 2018an

Oinarrizko adierazleen euskarri informatikoa garatu da. 2019aren erdialdean izango da euskaltegien eskura.

2019/03/12 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleentzako diru-laguntza deialdia argitaratu da 2019ko irailaren 9an (Ebazpena, 2019ko abuztuaren 28koa)

Diru-laguntza horiek eskuratu ahal izateko beharrezkoa da 2018-2019 ikasturtean euskaltegiren batean matrikulatua egon izana eta HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana.

‘Euskararekin gehiago ahalko duzu’ lelopean eta 35.000 ikasle erakartzeko asmoz, abian da Euskadiko 103 euskaltegien matrikulazio kanpaina

2019/10/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskaltegientzako diru-laguntza deialdiak argitaratu dira 2019ko irailaren 9an (Ebazpena, 2019ko abuztuaren 29koa) eta 17an (Ebazpena, 2019ko irailaren 10koa)

HABEk euskaltegiei zuzendutako diru-laguntza deialdiak egin ditu, 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik: