Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Helduen euskalduntzea sustatu eta babestu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Berdintasun politika sustatzeko, HABEn Berdintasunaren Atala sortu da eta Berdintasun Plana eta ekintza plana diseinatu dira (2019).

2020/01/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABE hainbat ikerketa egiten ari da: 2009/2010 ikasturtetik gaur arteko emaitzen azterketa-balorazioa euskaltegietan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan; euskaltegien sareen hedadura-mapa; euskaltegien egungo egoera aztertu helduen etorkizuneko euskalduntze-eskaintzaren nolakoa zedarritzeko... (2019an hasi; 2020an amaitu).

2020/01/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk eta hainbat erakundek (Osakidetza, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia...) hitzarmenak sinatu dituzte erakunde horietako langileen euskalduntzea bultzatzeko.

2020/02/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HABEk Ikasbil atarian HEOCaren maila guztietarako ikasmaterialak sortu eta argitaratu ditu urtez urte; 30.000 erabiltzaile lortu dira eta urtean 850.000 bisita inguru izaten dira. Era berean, Ikasten autoikaskuntza plataforma kudeatzen jarraitu du; 8.500 erabiltzaileren (irakasleak eta ikasleak) jarduera zaindu, beharrezko aholkularitza eman eta formazio lana egin du.

2020/01/15 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea