Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Erreferentziazko erakundeek eta ekitaldiek duten eginkizun eragilea indartu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Artearen Euskal Sistema deritzon kontzeptua sortu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, eta kontzeptu hau lantzen eta indartzen ari da, EAE-ko museo eta zentru erreferentziazkoenen (Guggenheim, Bilboko Arte Ederren museoa, Azkuna Zentroa, Artium museoa, Tabakalera, Chillida Leku, Donostiako San Telmo museoa) indar traktorea oinarri hartuta. Traktorea, bai euskal artista eta sortzaileentzat, baita Euskadiren kultur sorkuntza zein eskaintzaren ikusgarritasunaren eta nazioartekotzearen eragile nagusi gisa. Horrela, museo eta zentru hauetara Sailak egiten duen ekarpen ekonomikoa egonkortu eta hobetu egin da legealdian zehar (ikusi 112.4), museo eta zentru hauek dituzten proiektu estrategikoak bultzatzeko: obra erosketa, erakusketak, eraikinen handitzeak, programa eta eskaintza berriak, etab.

2019/12/18 Kulturako sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Museo eta Bildumen 2008-2018 Estatistika Txostena egin du, 61 museo eta bildumen datuak aztertuta. Horren arabera, Euskadiko museoetara egindako bisitak % 35 igo dira 2008-2018 epealdian (2019/10/31).

2019/12/18 Kulturako sailburuordea