Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Sail arteko eta erakunde arteko lankidetza-sare bat sendotu; batetik, kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko ekintza eraginkorragoak bermatzeko, eta, bestetik, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko entitateekin sinergiak sortzeko

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

- Gobernuko beste arlo eta sail batzuekin elkarlanean aritzea – Kontsumoko Aholkularitza Batzordearen esparruan elkarlanean aritzea beste sail batzuek landutako arauen tramitazio administratiboa egiteko.

2017/07/13 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 14koa, Kontsumobi-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie kontsumitzaileen elkarteei, 2017ko ekitaldian funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknolokikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

2018/06/11 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

2018-02-02.  Kontsumobidek lankidetza-hitzarmena sinatu du  Asociación para la Autorregulación de la Comunicación Comercial (Autocontrol) delakoarekin, elkarrekiko lankidetza esparrua ezartzeko helburuarekin, merkataritza-jardunbide desleialen aurrean kontsumitzaileak babesteko mekanismoak areagotzea ahalbidetuko duena.

Berria
2018.eko otsailak 02
Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak Lankidetza Hitzarmena sinatu du Autocontrol elkartearekin
2018/06/12 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Kontsumobideren bitartez diru-laguntzak bideratzen zaizkie Kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoei (KIUB), kontzumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko.

2018/06/12 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Kontsumo Sarien deialdia egin da, lehenbiziko aldiz, ibilbide profesionala eta kontsumitzaileen eskubideen defentsaren eta babesaren alorrean lan egiten duten erakundeak saritzeko.  

2018/12/10 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Abenduan zehar Kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoei (KIUB) zuzendutako 2019ko diru-laguntzak deituko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta defendatzeko.

2018/12/10 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei  diru-laguntzak emateko 2019ko ekitaldiko deialdia eta oinarriak jendaurrean jartzen dituen ebazpena argitaratzea

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/albistea/2018/nora-abete-kontsumoko-bulegoentzako-eta-elkarteentzako-laguntzek-kontsumitzaileak-gehiago-babestea-bilatzen-dute/

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/kiubentzako-laguntzak-2019/y22-izapide/eu

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

 Kontsumobidek administrazio publikoetako langileentzako eta kontsumo alorreko adituentzako jardunaldia antolatu du Irunen: “Kontsumoa udaletan: Merkataritza elektronikoa eta banku-zerbitzuak”.

2019/04/17 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Kontsumobidek eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak arrain freskoaren etiketatua eta trazabilitatea ikuskatuko dituzte. (2019/05/06)

Berria
2019.eko maiatzak 06
Kontsumobidek eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak arrain freskoaren etiketatua eta trazabilitatea ikuskatuko dituzte
2019/07/18 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Kontsumobidek Turista Arduratsuaren Gida osatzen lagundu du, kontsumitzaileek haien eskubideak ezagutu eta hautuak ardura handiagoarekin egiteko helburuarekin.

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/albistea/2019/kontsumobidek-turista-arduratsuaren-gida-osatzen-lagundu-du/

2019/10/21 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea