Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Era Berean (Tratu-berdintasuneko eta Diskriminaziorik gabeko Sarea) programaren lan-plana diseinatu, ezarri eta ebaluatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Eraberean sarea sustatzea eta sendotzea, tratu-berdintasunerako eta bereizkeriarik ezerako sarea. Hiru ikuspegiak jasotzen ditu: immigrazioa, ijitoa eta LGTBI+. Legebiltzarreko Batzordean hitz egin du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Eraberean Sarearen berri eman du (2017-06-26).

Ernesto Saiz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak diskriminazioaren aurkako Aragoiko bulegoak antolatutako jardunaldietan parte hartu du: “Tratu-berdintasuna eta bereizkeriarik eza administrazio publikoetatik”. Eusko Jaurlaritzak araudi-garapenetan, plangintzetan eta jarduketetan oinarrituta garatutako jarduketa nabarmendu du, pertsonak jardun-ardatz direla (2017-06-12).

2017/09/26 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018/12/13-14: Eraberean Sareak Biltzen - Kultura arteko Integrazioaren eta Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuaren eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskutik antolatu duen Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko I. Euskal Kongresua. Kongresuak bi jardunaldi izango ditu eta, horietan, hogeita hamar bat aditu baino gehiago batuko dira eta, horrela, euskal hiriburua tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren inguruko epizentro bilakatuko da. Bertan, hainbat sektoretako eragile ordezkariak batuko dira, besteak beste, abokatutzaren, hezkuntzaren, enpleguaren, epailetzaren, komunikabideen, segurtasunaren arloetakoak. 

2018/11/28 Gizarte Politiketako sailburuordea