Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Merkataritza-sektorea informazioaren teknologietan sar dadin bultzatzen jarraitu, eta sektorea kontsumo- eta erosketa-modu berrietara egokitzeko bitartekoak areagotu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

EUS-COMMERCE: Saileko Zerbitzu teknikoek eta juridikoek ebaluatzen ari dira.

2018/05/18 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Garapenak eta E-commerce programak:
 
EuskoGanberak erakundeari 800.000 euroko zuzeneko diru-laguntza ematea, eus-commerce programa garatu dezan
 
Euskaldendak erakundeari 200.000 euroko zuzeneko diru-laguntza ematea, ondorengo ekintzetarako:
 
- “Komerci@” izeneko kudeaketarako eta bezeroen leialtasunerako tresna sortu.
 
- Euskaldendak webgunearen posizionamendua
 
- Webgunea sortu oinarri generiko gisa  eta horrekin elkarte bati webgunea sortu adibide gisa
 
- Webgune berriak sortzeko programa, dauden webguneak hobetu eta e-commerce alorreko prestakuntza
 
Euskomer erakundeari 918.220,32 euroko zuzeneko diru-laguntza ematea, ondorengo ekintzetarako: 
 
- Euskadiko Merkataritza Digitaleko Gida sortu, udalerri bakoitzeko salmenta puntu desberdinak sartuz.
 
- Marketing Intelligence: Bisiten, erabiltzaile-profilen, fluxuen, etabarren azterketa egin EAEko lurralde desberdinetan,  erabiltzailearen identifikazio bakarra oinarri hartuz marketin estrategiak garatzeko.
 
- Arabako 150 merkataritza-establezimendu, Bizkaiko 300 eta Gipuzkoako 200, mundu digitalera egokitu (bisita birtualak)
 
- Vitoria-Gasteizko Azoka Plaza digitalizatu eta azokako irtenbide digitalean integratutako app pertsonalizatua zabaldu.
 
- Turismo eta Merkataritzako Nazioarteko Foroa antolatu Bilbon, enpresa munduko, unibertsitateko, politika eta gizarte alorreko pertsona ospetsuen partaidetzarekin

2018/12/10 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea