Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Aniztasun kulturala eta arrazismoa eta xenofobia prebenitzeko balio positiboei buruz sentikortzeko programak bultzatu

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Biltzenek egiten duen lanaz gain, aurten ere, ekainaren 24 eta 25ean Bilboko Areatzan antolatzen den  Munduko Gendearen Jaialdia babestu da.

2017/09/21 Gizarte Politiketako sailburuordea

Barometroa, 2017. Irailaren 27an, Zuzendaritzak, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, prentsaurreko batean ezagutarazi zituen Immigrazioaren Euskal Behatokiko Barometroaren azken datu esanguratsuak.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

 Azaroaren 16an eta 17an, Zuzendaritzak BILTZEN eta IKUSPEGI erakundeek antolatutako jardunaldi hauetan parte hartu zuen Bilbon: “Populismoak eta immigrazioaren inguruko jarrerak”.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

Integraziorako eta elkarbizitza kulturanitzaren zerbitzuara (Biltzen) 920.000 eurotako diru partida bat bideratzen da. Zerbitzu honetatik erakundeen arteko elkarlana landu eta bultzatzen da.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

13/12/2018: Eraberean Sareak Biltzen - Kultura arteko Integrazioaren eta Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuaren eta Gizarte Politiketako Sailaren eskutik antolatu dute Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko I. Euskal Kongresua. Kongresuak bi jardunaldi izango ditu eta, horietan, hogeita hamar bat aditu baino gehiago batu dira tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren inguruan aritzeko. Bertan, hainbat sektoretako eragile ordezkariak batu dira, besteak beste, abokatutzaren, hezkuntzaren, enpleguaren, epailetzaren, komunikabideen, segurtasunaren arloetakoak.

2018/12/15 Gizarte Politiketako sailburuordea