Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Immigranteei haien inklusio sozialeko ibilbideetan laguntzeko sistemak indartu

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017-11-09 2017ko azaroaren 6ko Ebazpena, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren babesean aurkeztutako diru-laguntzen eskaerak ebazten dituena. Azken Agindu hori Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena da eta horren bitartez onartzen dira sektore publikoko erakundeek immigrazioaren arloan teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kultur arteko bizikidetzaren arloan jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2017. urterako. Diru-laguntzen lehenengo lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko bost (5) Batzordeak aktibatzea: Berme Juridikoen Batzordea, Lan Batzordea, Osasun Batzordea, Partaidetza Batzordea, Giza Baliabide eta Etxebizitzako Batzordea eta Hezkuntza Batzordea; batzorde horietako kideak berrituko dira, berritu gabe baitzeuden 2002az geroztik.

2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

13/12/2018:Euskadiko Etorkinak Gizartean Integratzeko eta Parte Hartzeko Foroak batzorde berri bi sortu ditu, Berditasunaren eta Bizikidetzaren eta Harreraren inguruan

2018/12/15 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/12/18: Eusko Jaurlaritzak Suspergintza Elkartea bultzatuko du migratzaileei zabaldutako aldi baterako harrerarako zentro esperimentalaren kudeaketan. Zenbatekoa: 105.335€

Berria
2018.eko abenduak 18
Eusko Jaurlaritzak Suspergintza Elkartea bultzatuko du migratzaileei zabaldutako aldi baterako harrerarako zentro esperimentalaren kudeaketan (Gobernu Bilera 2018-12-18)
2019/01/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

Emigratzaileei laguntzeko eta Euskadira iritsi den eta bazterketa-egoera larrian dauden migratzaileak gizarteratzeko bermeak dituen irtenbidea emateko Harrera euskal programaren sustatzea.

2019/07/02 Viceconsejera de Políticas Sociales

Suspergintza Elkarteari dirulaguntza, Berrizen migratzaileentzako aldi baterako harrera zabaldurako eta esperimentala den zentroa kudeatzeko. Zenbatekoa: 203.780€  (2019/07/23)

2019/08/08 Viceconsejera de Políticas Sociales

Diru-laguntza zuzena ematea Goiztiri Elkarteari, CEAR-Euskadiri, Gurutze Gorriari eta Afro Elkarteari, Euskadira iritsitako eta egoera bereziki ahulean eta gizarte-bazterketa larrian dauden migratzaileak hartzeko. (400.000.- €) (2019/10/08)

2019/10/21 Viceconsejera de Políticas Sociales