Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Immigraziorako Euskal Estrategia gaurkotu, 2020. urteari begira

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko bigarren seihilekoan, Sailak lan egin du Immigraziorako Euskal Estrategia (2014-2016) ebaluatzen; 2017ko abenduaren 31n dokumentu bat amaitu zuen eta Legebiltzarrean aurkeztuko da, bilkuren sasoiari ekiten zaionean.

2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

-       Kultur arteko bizikidetzaren arloko jarduera-plana 2018/2020: Aurreko estrategia ebaluatzeko egindako lanari esker, bildu ahal izan dugu, era berean, behar genuen informazioa euskal gizartearen kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduera-plan bat egiten hasteko. Jarduera-plan hori Sailak 2018/2020 aldian gauzatuko dituen politiken, programen eta ekintzen bide-orria izango da. Prozesuan, parte-hartze ahalik eta gehiena bilatu eta lortu da, eta honako hauen iritzia jaso da: (i) Legebiltzarreko alderdi politiko guztiena; (ii) sindikatuena; (iii) immigrazioaren arloko euskal gizartearen hirugarren sektoreko elkarteena; (iv) Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroarena; (v) udal-teknikariena; (vi) immigrazioaren arloko euskal administrazioko beste eragile estrategiko batzuena (Eusko Jaurlaritza; bereziki erakunde hauetako teknikariak: Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza, Biltzen-Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokia, etab.; Foru Aldundiak eta Eudel); eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, (vii) immigrazioaren arloko euskal gizarteko arlo akademiko, enpresarial, kultural eta/edo sozialeko adituena. Guztira, 50 elkarrizketa baino gehiago egin dira.  Parte hartzeko formula oso txalotua izan da, prozesu osoa moteldu egin badu ere.

2018/11/26 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/07/10. Gobernu Kontseiluak 2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana onartu du

Berria
2018.eko uztailak 10
Gobernu Kontseiluak 2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana onartu du
2018/11/26 Viceconsejera de Políticas Sociales