Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Turismo-eskaintza esperientziala kudeatu, jarraipena, kontrola eta balorazioa egiteko sistema baten bidez

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

 -Esperientziazko eskaintza kontrolatzea, barne-auditoretzak eginda

2017/07/05 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

-Aztertzea nola erabiltzen diren Euskadiko Turismo Atariaren bidez eskaintzen diren esperientziak

2017/07/05 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Esperientzia programaren segimenduaren eta kontrolaren sistema adierazle hauen bidez egiten da:

Esperientzia ofizialak hautatzeko ebaluazio eredua, berezko metodologia erabilita.

Segimenduaren adierazleak:

·         Turismo atariko webgunearen analisia eta merkaturatze landing-a.

·         Salmenta bihurtutako tasa.

·         Salmentak

·         IRON (Índice de Reputación online enpresa edo zerbitzu bakoitzarena)

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Euskadiko eskaintza esperientziala eguneratzeko eta mantentzeko lanak, eduki-kudeatzailearen bitartez eta Lankidetza Turistikoko Erakundeekin/Turismo-kudeaketarako Egiturekin lankidetzan.

Euskadiko Behatoki Turistikoak esperientzia turistikoen Onlineko Ospearen Indizea egin du, jakiteko zein den turistek egungo eskaintza esperientzialarekiko duten asebetetze-maila.

2019/05/03 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

“2019KO EUSKADI HELMUGAKO ONLINEKO OSPEKO MONITOREA”ren bidez –helmugan eta jatorrian merkatua ezagutzeko proiektua–, eskariaren inguruko oharrei eta gogobetetasun-mailari buruzko informazioa eskuratuko da, produktu-klubetan parte hartzen duten enpresen esperientzia eta zerbitzuei dagokienez. Guztira 1.408 turismo-enpresak parte hartzen dute Euskadi mailan kudeaketa publiko-pribatuko ereduarekin, ematen dituzten zerbitzuen gogobetetasun-mailari dagokionez. Azterlanaren helburu dira Euskadi Gastronomikako, Turismo Nautikoko, Programa Esperientzialeko eta Familia Turismoko turismo-enpresa guztiak.  

2019/08/27 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea