Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Erantzunkidetasunaren aldeko politika publiko eraginkorrak aplikatu, sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurrien bidez, etxeko lanak eta zaintzeko lanak gizonen eta emakumeen artean banatzea ahalbidetzeko

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Itunean jaso da gurasoei erraztasunak eman behar zaizkiela seme-alabekin egoteko behar duten denbora eduki dezaten. Horretarako, gizarte-denbora familien beharretara hobeto egokitzen den antolamendua sustatuko da eta erantzunkidetasunezko gizarte-antolaketa bultzatuko da.

2018/01/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

IV Familien aldeko Planean, abian jarriko da prestazio ekonomiko bat aitatasun-eszedentzietarako, hamasei aste betetzeraino, jaio eta hurrengo hamabi hilabetean; eszedentzia hori ezingo da amatasun-baimenaren aldi berean hartu eta zenbatekoa kotizazio-oinarriaren % 100en baliokide izango da

2018/12/13 Viceconsejera de Políticas Sociales

Gurasotasuna webgunearen sustatzea. Gurasotasuna  ekimen bat da, eremu sozial, sanitario, judizialean, hezkuntza-eremuan,... familiekin lanean diharduten profesionalen komunitateari zuzendua, familiak gurasotasun praktiketan gaitzeko beharrari erantzute aldera –19 Gomendioa, Europar Batasuneko Ministroen Batzordeak estatu kideei egindakoa–.

Webgunearen edukiak gurasotasuna baliatzeko beharrezko diren konpetentzien gainean egituratuta daude. Curriculum honen aldagaiok, ikerkuntzaren emaitzetatik datoz eta haur zein nerabeen garapen psikologiko osasuntsua bultzatzen dutenak dira. Ikerkuntza-aldagaietatik abiatuz, gurasoek edo haurrak zaintzen dituzten pertsonek familia bakoitzaren haziera-prozesuko egunerokotasunean jakin eta aplikatu behar lituzketen konpetentziak edo gaitasunak dira. Konpetentzia edo aldagai hauek garapena sustatzeko garapen-aldi aproposenean (edo aproposenetan) kokatzen dira.

2019/07/02 Viceconsejera de Políticas Sociales

2019/06/01 Familiaren Euskal Kontseiluak oneritzia eman dio Kontziliaziorako dirulaguntzak arautzen dituen 177/2010 Dekretuaren aldaketari. Behin Dekretua indarrean sartuta, bi gurasoen jaiotzagatiko edo adopzioagatiko baimenak parekatu ahalko dira.

2019/07/02 Viceconsejera de Políticas Sociales