Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Erakundeen arteko estrategia sustatu, euskal gizartea demografikoki aldatzeko eta gaztetzeko

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2018/06/19 Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko IV. Plana 2018-2022 onesten du Gobernu Kontseiluak. Familien eta Haurren aldeko Euskal Ituna hedarazi eta gauzatzeko plangintza-tresna nagusia, eta pertsonek euren famili proiektua abian jartzea eta nahi duten seme-alaba kopurua edukitzea zailtzen dituzten oztopoak gutxika ezabatu edo murriztera zuzendua dago. Helburu nagusiak seme-alabak dituzten familia guztiei gutxieneko baliabide ekonomiko batzuk bermatzeaz eta haurren pobrezia prebenitzeaz gain, gazteen emantzipazioan ere laguntzea. Bestalde, hezkuntza-politikak bideratzea eta eskola-sistema inklusibo eta koedukatzaile baten eraikuntzan sakontzen, eta baita haur eta gazte guztiei, baldintza beretan, gizarte-, hezkuntza-, kirol-, kultura- eta aisia-ekipamenduen eta baliabideen eskaintza zabalago baterako sarbidea erraztea.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018-01-18 Eusko Jaurlaritzak, Foru-aldundiek eta Euskadiko udalerriek konpromisoa hartu dute familiaren eta haurren aldeko politika publikoak garatzeko

Berria
2018.eko urtarrilak 18
Eusko Jaurlaritzak, Foru-aldundiek eta Euskadiko udalerriek konpromisoa hartu dute familiaren eta haurren aldeko politika publikoak garatzeko
2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

Estrategia bat prestatu da Eusko Jaurlaritzako sailen, Emakunderen, foru-aldundien, Eudelen, Haurreskolak Partzuergoaren eta hainbat gizarte-eragileren ekarpenekin, familia- eta haurtzaro-politikek Europar Batasunarekin koherentea eta eraginkorra den ekintza-ildo bati jarrai diezaioten. “Familietan eta Haurretan Inbertitzeko Euskal Estrategia” dokumentua aurreko legegintzaldiaren bukaeran egindako lanetik abiatzen da. Bertan, gizarte-erakunde eta -eragileek parte hartu zuten, bai eta adituek, unibertsitateko irakasleek eta familia- eta haurtzaro-politiken ikerlariek ere. Hainbat forotan aurkeztu da: Familiaren Euskal Kontseiluan, Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaian.

Dokumentu horretatik abiatuta, “Familien eta haurren aldeko ituna” izeneko testu bati forma eman zaio, eta hortik aterako da Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko IV. Plana.

2018/01/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta babesgabetasun-egoeren larritasuna balioesteko tresna (BALORA) eguneratzea onartu du.

2017/09/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

2017-05-16ko Gobernu Kontseilua; Argi berdea Euskal Autonomia Erkidegoko izatezko bikoteen erregistroa arautzeko erregelamendua onartzen duen Dekretuari.

Berria
2017.eko maiatzak 16
Gobernu Kontseiluak izatezko bikoteen erregistroa arautzeko erregelamendua aldatzen duen dekretu berria onartu du (Gobernu Bilera 2017-05-16)
2017/09/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

“Arreta goiztiarren egiaztapen profesionalerako diren titulu, ikasketa eta lanbide-gaitasunen katalogoa”ren proposamena prestatu da, urtea amaitu aurretik otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren (22.1 artikulua 9.2 h artikuluarekin lotuta) osagarri izango den agindua onesteko (BALORA).

2017/09/26 Viceconsejera de Políticas Sociales

Atzerritar adingabeak aldi baterako Euskal Autonomia Erkidegora lekualdatzeko programen inguruko dekretu-proiektuaren zirriborroa prestatu da. Alegazio et ekarpenen fasean izan diren ekarpenak hasierako testura txertatuko dira.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

 

Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen dekretu berria egin da. Administrazio-prozedurari ekin zaio. Beharrezko nahitaezko txostenak egiten ari dira, hala nola OISSena. Audientzia eta erakusketa publikoko faseak amaituta,  aldaketa batzuk txertatuko dira hasierako testuan.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

Koordinazioa “Baimenik gabeko Absentzietarako Baterako Jardun Protokolo” berria prestatzean; orain, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren, hiru lurralde historikoetako foru-aldundien eta Eudelen artean sinatzeko izapidean daude. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza izan da protokoloaren buru.

2017/09/26 Viceconsejera de Políticas Sociales

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak autonomien arteko lantalde batean parte hartzen du; lantaldea Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren Familia eta Haurrentzako Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak eratu du. Lantaldeak Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren garapena aztertuko du, babes, kalitate eta irisgarritasunaren irizpideei buruzkoa.

2017/09/26 Viceconsejera de Políticas Sociales

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak autonomien arteko lantalde batean parte hartzen du; lantaldea Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren Familia eta Haurrentzako Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak eratu du. Lantaldeak Nazioarteko Adopzioaren Araubide berria idatziko du.

2017/09/26 Viceconsejera de Políticas Sociales

Webean tresna bat sartu da, familia ugarien kopuruaren datuak eskuratzeko, lurralde historikoen arabera eta udalerrien arabera; horrela, familia ugarien elkarteen eta zenbait udalen eskariari erantzun nahi zaio.

2017/09/26 Viceconsejera de Políticas Sociales

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak autonomien arteko lantalde batean parte hartzen du; lantaldea Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren Familia eta Haurrentzako Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak eratu du. Lantaldeak Familia Ugariak Babesteko 40/2003 Legea aldatzeko beharra eta/edo egokitasuna aztertuko du eta, aldi berean, gurasobakarreko familiei lege-babesa emateko modua aztertuko du. Prozesua amaituz gero, Eusko Legebiltzarrak eta Arartekok egindako eskabideei erantzungo genieke.

2017/09/26 Viceconsejera de Políticas Sociales

Familia Politika eta Aniztasunaren Zuzendaritzak 2018ko "INTERNET SAFER DAY" lehiaketaren edizio berria antolatuko du, lehiaketan honen helburua adintxikikoek interneta modu egokian erabiltzea lortzea da.

2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

Kontratu berria sinatu da familia-bitartekaritzako zerbitzu publikoaren kontraturako; Kontratu berri horiek zerbitzua zabaltzea aurreikusten dute eta, horretarako, Bizkaiko lurralderako beste profesional bat gehiago sartzea. Horrela areagotu egingo da zerbitzua Bizkaian eta Gipuzkoan.

2018/06/27 Viceconsejera de Políticas Sociales

Maiatzaren 17ko 30/2015 Dekretua (seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena) aldatzeta onartu da, laguntza ekonomikoak hiru urte-saritara handitzeari begira familia-unitateko bigarren haurren kasuan.

2018rako seme-alabak dituzten familientzat bideratutako dirulaguntzen poltsa 34 milioi eta erdikoa da eta kontziliaziorako laguntzetakoa ia 35 milioikoa.

2018/12/15 Viceconsejera de Políticas Sociales

Kontziliazio erantzunkidea:  2017ko urriaren 30ean Bilbon egindako ekitaldi batean, enpresa parte-hartzaile baten bisita baten esparruan, esperientzia pilotu baten emaitzak aurkeztu ziren. Esperientzia hori, hain zuzen, enpresei aholkularitza ematean zetzan, laneko bizitza, bizitza pertsonala eta familiako bizitza uztartzeko.

2018/12/15 Viceconsejera de Políticas Sociales

Concilia 30: Enpreski beharrezkoa duten aholkularitza eskaintzea bateratze-neurriak ezartzeko. 2018an zehar 30 euskal enpresatara iritsi da (probintziako 10), eta jarduera ekonomikoko sektore guztietara. Programa 2018an garatu da.

2018/12/15 Viceconsejera de Políticas Sociales