Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 10. Turismo-sektoreko laguntzak egokitu, jasangarritasunaren irizpidea sartuta

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

 Euskadik “Biosphere Responsible Tourism Destination” ziurtagiria lortu du; turismo-norako arduratsu eta jasangarria dela esan nahi du ziurtagiri horrek. Turismo Arduratsuaren Institutuak (TAI) egindako auditoretza bat pasatu du, “Biosphere” estandarraren baldintzak betatzen dituen ikusteko. (2016/12/20)

Berria
2016.eko abenduak 20
Euskadik "Biosphere" jomuga jasangarriaren egiaztagiria lortu du
2017/07/05 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Euskadi Berlingo ITB azokan izan da, eta bere eskaintza aberatsaren berri eman du (2017/03/09)

2017/07/05 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

 -TLP eta TEM laguntzetan diskriminazio positiboko irizpideak sartzea jasangarritasunaren arloan

2017/11/06 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

2017-11-15 Basquetourrek eta EVEk (Energiaren Euskal Erakundeak) turismo-sektorean energia-eraginkortasuna eta energia berritzaileak sustatzeko konpromisoa berritu dute.

Berria
2017.eko azaroak 15
Basquetourrek eta EVEk turismo sektorean energia-eraginkortasuna eta energia berritzaileak suspertzeko konpromisua berritu dute
2018/05/21 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

EMET/2018 Laguntzen Agindua Diruz lagungarriak diren proiektuak hautatzeko prozesuetan 5 punturekin saritzen dira kalitate-kudeaketa edo ingurumen-kudeaketa eta/edo kudeaketa jasangarria ziurtatzen duten eta indarrean dauden egiaztagiriak edukitzea (turismo kudeaketa jasangarriko sistemak edo programak, Turismo Jasangarriaren Kontseilu Globalak (GSTC) onartutakoak edo egiaztatutakoak)

 


2019/01/14:
Ebazpen honen bidez amaitu da: Ebazpena, 2018ko abenduaren 14koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak emana. Haren bidez Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako 2018ko  diru-laguntzen eskaerak ebazten dira

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

PTT/2018 Laguntzen Agindua Jardunbide egokien programak diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude eta, horren baitan kokatzen da, Europako Etiketa Ekologikoaren Programa, europa mailako eredu bat ezartzeko bideratua (bertan ezartzen dira irizpide ekologikoak) euskal turismo-sektoreko enpresetan ingurumena errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko.

Europako etiketa ekologikoa Programa sartu da: europa mailako eredu bat ezartzeko bideratua (bertan ezartzen dira irizpide ekologikoak) euskal turismo-sektoreko enpresetan ingurumena errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko.

 



2019/01/14: Hiru eskualde lagundu ditugu 5 enpresetan ekoetiketa ekologikoa programa garatzeko. 

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasun-proiektuak: Turismoaren karga-ahalmena aztertzea.

http://www.basquetour.eus/noticia.aspx?idmp=6&paginanoticias=15&idnoticia=1350

2018/11/15 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasun-proiektuak: Basquetourrek eta EEEk turismo-sektoreko eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak sustatzeko konpromisoa berritu dute.

http://www.basquetour.eus/noticia.aspx?idmp=6&paginanoticias=9&idnoticia=1414

2018/11/15 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

 Jasangarritasun-proiektuak: Sentsibilizazio-jardunaldiak:

http://www.basquetour.eus/noticia.aspx?idmp=6&paginanoticias=5&idnoticia=1455

2018/11/15 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

ECOTRANS - The European Network for Sustainable Tourism Development: https://destinet.eu/who-who/civil-society-ngos/ecotrans/ taldean parte hartzea

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

 Iraunkortasun-proiektuak: Turismoko ostatuentzako Europako Etiketa Ekologikoa:

Turismoko 6 ostaturi aholkularitza teknikoa ematea, turismoko ostatuentzako EBaren etiketa ekologikoko irizpideak finkatzeari buruzko 2017ko urtarrilaren 25eko BATZORDEAREN 2017/175 ERABAKIAN (EB) ezarritako derrigorrezko eta aukerako irizpideak eta lege-baldintzak betetzeko.

Jarduera horren bitartez ondorengo eginkizun hauek egikaritu dira:

-        Etiketa Ekologiko Europarra eskura dezaketen establezimenduak identifikatzea eta aukeratzea.

-        Dokumentazioa biltzea (fakturak, kontratuak, betetze-ebidentziak)

-        Diagnostikoak egitea

. -     Eskuratutako informazio guztia balioestea eta analizatzea, Ekintza Planak prestatzeko eta aurkezteko asmoz.

-        Ekintza Planetan aurreikusitako neurriak eta ekintzak ezartzeko jarraipena eta laguntza.

-        Barne-ebaluazioa

-        Plakak entregatzea

 

Turismoko ostaturako EBaren etiketa ekologikoko irizpideak finkatzeari buruzko 2017ko urtarrilaren 25eko BATZORDEAREN 2017/175 ERABAKIAN (EB) ezarritako derrigorrezko eta aukerako irizpidetan eta lege-baldintzetan oinarrituz ziurtagiria berritu behar duten turismoko 23 ostaturi aholkularitza teknikoa ematea.

Jarduera horren bidez, araudi berrira egokitzeko zeuden zalantzak argitu dira.

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Iraunkortasun-proiektuak: Turismoko 19 ostaturen energiako erregistroak eta ziurtagiriak:

-          Turismo-establezimendutan energia-diagnostikoak egitea, “2018an Euskadin 6 turismo-ostatutan Europako Etiketa Ekologikoaren Egiaztagiria” proiektuaren osagarri gisa

Jarduera horren bitartez ondorengo eginkizun hauek egikaritu dira:

-        Energia kontsumitzen duten establezimenduak (eraikinak) identifikatzea eta aukeratzea.

-        Dokumentazioa biltzea (fakturak, energia-kontsumoak, instalazioak…).

-        Energia-diagnostikoak egitea.

-        Eskuratutako informazio guztia balioestea eta analizatzea, Ekintza Planak prestatzeko eta aurkezteko asmoz.

-        Ekintza Planetan aurreikusitako energiaren efizientzia eta aurrezte neurriak eta ekintzak ezartzeko jarraipena egitea eta laguntza ematea.

-        “C” kalifikazioa edo altuagoa duten eraikinen energia-ziurtapena.

-        Ziurtagiria erregistratzea eta dagokion energia-etiketa eskuratzea.

-        Europako Etiketa Ekologikoa emateko energiako irizpideak analizatzea.

-        Energia Kalifikazioa adierazten duten plakak entregatzea.

 

-          Eraikinen energia-ziurtagiria eta horien erregistroa 2016. urtea baino lehen Europako Etiketa Ekologikoa eskuratu zuten 13 enpresa ziurtagiridunetan

 

Jarduera horren bitartez ondorengo eginkizun hauek egikaritu dira:

-       13 enpresei energia-eraginkortasuneko ziurtagiriak egitea.

-       Ziurtagiria erregistratzea eta dagokion energia-etiketa eskuratzea.

-       Energia Kalifikazioa adierazten duten plakak entregatzea.

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Iraunkortasun-proiektuak: Energia-ziurtagiriak eta -erregistroak 30 jatetxeri:

a)    Euskadiko jatetxeen sektoreko 8 turismo-establezimendutan energia-diagnostikoak egitea, eraikinen energia-ziurtagiria eskuratzea eta ondoren erregistratzea.

 

Jarduera horren bitartez ondorengo eginkizun hauek egikaritu dira:

-       Energia kontsumitzen duten establezimenduak (eraikinak) identifikatzea eta aukeratzea.

-       Dokumentazioa biltzea (fakturak, energia-kontsumoak, instalazioak…).

-       Energia-diagnostikoen bisitak egitea.

-       Establezimenduei energia-ziurtapena ematea

-       Ziurtagiria erregistratzea eta dagokion energia-etiketa eskuratzea.

-       Energia Kalifikazioa jasotzen duten plakak entregatzea.

 

b)   Eraikinen energia-egiaztagiria lortzea eta 2016an eta 2017an egitasmoan parte hartu zuten 22 jatetxeetan erregistratzea.

 

Jarduera horren bitartez ondorengo eginkizun hauek egikaritu dira:

-       22 enpresei energia-eraginkortasuneko ziurtagiriak egitea.

-       Ziurtagiria erregistratzea eta dagokion energia-etiketa eskuratzea.

-       Energia Kalifikazioa jasotzen duten plakak entregatzea.

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Iraunkortasun-proiektuak: Turista arduratsuaren gida prestatzea.

Jarduera honen bitartez bi dokumentu diseinatu eta prestatu dira: “Turista arduratsuaren gida” eta “Turista arduratsuaren dekalogoa”. Bi dokumentu horiek Euskadiko turistari zuzenduta daude, gure helmugan errespetuzko jokabidea eduki dezan lortzeko.

“Turista arduratsuaren gida” Euskadin egindako egonaldia esperientzia aberasgarria eta iraunkorra izan dadin lagundu nahi duten gomendioen gida praktiko bat da. Bertan ematen diren gomendioak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorreko 17 helburuetan, Turismoaren Mundu Erakundearen Turismorako Munduko Kode Etikoan eta Turismo Iraunkorraren Mundu Gutuna ST+20an oinarritzen dira.

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Iraunkortasun-proiektuak: Basquetour-ek eta EVEk Energia Eraginkortasuna eta energia berriztagarraik turismoaren sektorean sustatzeko konpromisoak berritzen dituzte.

http://www.basquetour.eus/noticia.aspx?idmp=6&paginanoticias=9&idnoticia=1414

 

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

 

Iraunkortasun-proiektuak: Sentsibilizazio-jardunaldiak:

http://www.basquetour.eus/noticia.aspx?idmp=6&paginanoticias=5&idnoticia=1455

2019/01/29 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasun-proiektuak: ECOTRANS –The European Network for Sustainable Tourism Development sarean parte hartu da


https://www.eco-trans.eu/main.php?ulang=en

2019/05/02 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasun-proiektuak: NECSTouR - Network of European Regions for Competitive and Sustainable Tourism sarean parte hartu da


http://www.necstour.eu/general-assembly-necstour

2019/05/03 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasun-proiektuak: Abian dira Basquetour eta EEEk adostutako jarduerak Energia Eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatzeko turismoaren sektorean.

2019/05/03 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasuneko Proiektuak: NECSTouRen parte hartzea - Network of European Regions for Competitive and Sustainable Tourism

http://www.necstour.eu/general-assembly-necstour

2019/08/27 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

 Jasangarritasuneko Proiektuak: ECOTRANSen parte hartzea: - The European Network for Sustainable Tourism Development. 2019/03/25ean eta 2019/06/12an eginiko bilerak, Green Travel Map + APP proiektua kudeatzeko.

https://www.eco-trans.eu/main.php?ulang=en

2019/08/27 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasuneko Proiektuak: Munduko Turismo Antolakundea: Hautagaitza aurkeztu zaio MTAko Zuzendaritza Batzordeari eta hautagaitza aurkeztu zaio Turismoaren Munduko Etika Batzordeari.

2019/08/27 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasuneko Proiektuak: Turista Arduratsuaren Gida eta Dekalogoaren proiektua: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jasangarritasun-jardunaldia antolatu du, Turismo Astearen esparruan, turismoak industria berri gisa duen garrantzia eta sektorearen lankidetza nabarmentzeko. Erantzukizuna jasangarritasunerako bide bakarra da.
“Turista Arduratsuaren Gida eta Dekalogoa” garatu da, eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan, Turismorako MTAren Munduko Kode Etikoan eta ST+20 Turismo Jasangarriaren Munduko Gutunean oinarritutako aholkuak jaso ditu.

Euskadiko turismoaren webgune ofizialean (www.euskaditurismo.eus) turista arduratsuaren dekalogoari buruzko xehetasun gehiago ezagutuko dituzue. 85.000 ale inprimatu dira formatu elebidunean, euskara/gaztelania eta ingeles/frantses bertsioetan. Era berean, erakusmahaiko 500 display eta zutikako 70 display inguru diseinatu eta garatu dira.

http://basquetour.eus/consejera-sonia-perez-ezquerra-la-responsabilidad-es-la-unica-via-hacia-la-sostenibilidad.htm

 

2019/08/27 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasuneko Proiektuak: Kode Etikoaren proiektua: Apirilean, Euskadiko enpresen artean turismo arduratsuagoa sustatzeko jarduketak kudeatzeko, antolatzeko, gauzatzeko eta haien segimendua egiteko zerbitzua kontratatzeko oinarri teknikoen baldintza-agiria argitaratu da. Kode Etikoa; eta uztailean izapidetu eta esleitu da. Aurreikuspena honako hau da:

·         Gai horretako nazioarteko estandarren oinarriari buruzko Kode Etikoa prestatzea, besteak beste, MTAren Munduko Kode Etikoa, eta Euskadiko turismo-agenteen parte-hartzea

·         Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren, sektoreak Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin duen konpromisoaren inprimakiaren, Kode Etikoarekiko konpromisoaren logoaren eta diplomaren diseinu grafikoa eta horien inprimatzea. 

·         Helmuga-mailetako sentsibilizazio-/prestakuntza-jardunaldiak egitea Euskadiko hiru lurralde historikoetan.

2019/08/27 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Jasangarritasuneko Proiektuak: Europako Etiketa Ekologikoaren programa: Apirilean, ostatuen sektoreko 6 enpresa erakartzeko fasea abiarazi zen. Enpresek proiektura jotzeko eskakizunetan izan duten betearazpen-maila aztertu da. Maiatzean, Ecolabel diagnostikoko bisitak egin dira, bai eta Diagnostiko Energetikoaren bisitak ere, EEEren bidez. Eta ekainean eta uztailean enpresa bakoitzari banako 3 laguntza teknikoak egin zaizkio.

2019/08/27 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea

Aldian behin antolamenduko eta sustapeneko arloko turismoko departamentuko teknikariekin bilerak egitea, PPT eta CTP laguntza-ildoak hobetu eta testuak berrikusteko.

2019/08/27 Turismo eta Merkataritzako sailburuordea