Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Hirugarren Sektorea Sustatzeko Estrategia (2017-2020) egin

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko azaroaren 28an, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia onartu zuen Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak.  Estrategia hirugarren sektoreko erakunde eta sareekin lankidetzan prestatu da, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bidez. Estrategia horrekin, hirugarren sektorea indartu eta bultzatu nahi da, eta, horrez gain, lankidetzaren ibilbidearekin bat datorren arau-esparru berri bat finkatu. Gainera, garrantzi handiko jauzi kualitatiboa da; horren funtsezko oinarriak elkarrizketa zibila eta eredu mistoa dira.

Berria
2017.eko uztailak 11
450.000 euro hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko ezagutza kudeatzeko eremuan (Gobernu Bilera 2017-07-11)
2018/01/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

2017-11-28 Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiak Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Estrategia onetsi du

Berria
2017.eko azaroak 28
Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiak Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Estrategia onetsi du
2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

Gobernu Kontseiluak onetsi du 4,79 milioi euro bideratzea gizartean esku hartzeko eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzera. Laguntza-mota horiek abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan arautzen dira, eta pertsona, familia eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera bideratutako jarduerak finantzatzen laguntzen dute. (Gobernu Bilera 2018-02-27)

Berria
2018.eko otsailak 27
Gobernu Kontseiluak onetsi du 4,79 milioi euro bideratzea gizartean esku hartzeko eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzera (Gobernu Bilera 2018-02-27)
2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

Esparru Estrategia egin ostean Legealdirako Plangintza bat osatu da.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

17/11/2018: Hirugarren Gizarte Sektorea Sustatzeko Estrategiaren Jarraipen Batzordeak eratu du, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko hiru ordezkarirekin eta Eusko Jaurlaritzako beste hirurekin.

2018/12/15 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/12/11: AGINDUA  Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2019ko deialdia egiten da. Zenbatekoa: 4,79M€

Berria
2018.eko abenduak 11
4,79 milioi euro gizartean esku hartzeko eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzera (Consejo de Gobierno 11-12-2018)
2019/04/08 Viceconsejera de Políticas Sociales

Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren lehen jarraipen txostena burutu da, balantze baikorrarekin. 2018an aurrera egin da 2018-2020 aldirako aurreikusitako eta lehenetsitako 12 jardueretan eta, gainera, aurreikusi gabe zeuden beste 8 jarduera ere garatu ditugu.(2019/07/30)

2019/08/08 Viceconsejera de Políticas Sociales