Ekimena 1. Elkarrizketa Zibilerako Mahaia finkatu, eta estutu harremana Sareen Sarearekin
![]() |
|
---|---|
10 | Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea. |
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Epeak arduraz betetzea, Elkarrizketa Zibileko Mahaia deitzeko (hiruhileko bakoitza). Aldian behingo bilerak Mahaiko presidentearekin eta bertako kideekin, aztertu nahi dituzten gaiak aztertzeko eta EZMko informazioa eta gai-zerrenda prestatzeko. EZM eratzen duten sareen arteko lan-mahai batzuk eratzea, zenbait gairen inguruan lan handiagoa egiteko, lankidetzan: kontzertazio sozialeko dekretua, hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategia, bizitoki-bazterkeria larriko estrategia, DSBEa, enplegu-plana. |
2017/09/26 | Viceconsejera de Políticas Sociales | ||
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko Legearen garapena: Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko Estrategia egin da. Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen errolda sortu da, boluntariotza-erakundeen erregistroarekin koordinatuta. Bestetik, Hirugarren Sektore Sozialaren Behatokia zehazteko urratsak ematen ari dira. Elkarrizketa Zibilaren Mahaia finkatzea eta Sareen Sarearekin harreman ona izatea. Azken erakunde horrek Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareak biltzen ditu. Martxoaren 27an Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren legealdi honetako lehenengo bilera egin zen; ekainean bilduko dira berriro, eta bitartean, etengabeko harremana izaten ari gara Sareen Sarea elkartearekin (gizarte-zerbitzuen arloan diharduten elkarte nagusiak biltzen dituen Sarea) eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin. |
2018/03/22 | Viceconsejera de Políticas Sociales | ||
Gizarte Elkarrizketako Mahaiara eraman dira kontrastatzera Gazte Plana, Enpleguaren Plan Estrategikoa, Gizarteratze Plana eta Familia Plana. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren gaia eta Kontzertazio Dekretuari forma emateko berariazko lan taldeak osatu dira. |
2018/07/02 | Viceconsejera de Políticas Sociales | ||
2018/11/27: Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorea Sustatzeko Estrategiaren Jarraipen Batzordea eratzu du Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak
|
2018/12/13 | Viceconsejera de Políticas Sociales | ||
Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak 2018-2020rako Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren segimenduaren balorazioa egin du. (2019/05/07)
|
2019/05/17 | Viceconsejera de Políticas Sociales |