Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Boluntariotzako Euskal Estrategia (2017-2020) egin

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Pandemia Covid-19: Koronabirusaren krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarea bultzatu du (2020/03/17). Gurutze Gorriari diru-laguntza bat ematen zaio Guztion Artean Saretik premia biziko gaiak hornitzen jarrai dezan. (100.000.- €) (2020/04/07)

2020/05/28 Viceconsejera de Políticas Sociales

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gazte boluntariotzako zelaietako "auzolandegiak" programako plazen deialdia, 2020an. (2020/03/18)

2020/05/28 Viceconsejera de Políticas Sociales

Eusko Jaurlaritzak ‘Bherria Egonaldia’ abiarazi du, Euskadin herritarrak aktibatzera bideratutako prozesuak indartzeko asmoz 2020/02/06)

2020/02/28 Viceconsejera de Políticas Sociales

Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuei dei egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazte Boluntariotzako "Auzolandegiak" programarako proiektuak aurkez ditzaten 2020an. (2019/11/18) (2019/11/18)

2020/01/09 Viceconsejera de Políticas Sociales

Garapenerako lankidetza-erakundeei dei egiten zaie Euskadiko Administrazio Orokorreko "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programarako proiektuak aurkez ditzaten. (70.000.- €) (2019/11/19)

2020/01/09 Viceconsejera de Políticas Sociales

Europako Elkartasun Kidegoko erakunde laguntzaileek Boluntariotzako nazioarteko proiektuen kudeaketa aztertu zuten Gasteizen. (2019/11/23)

2020/01/09 Viceconsejera de Políticas Sociales

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek EAEn egiten dituzten ingurumen-boluntariotzako proiektuetarako oinarri arautzaileak ezartzen dira eta diru-laguntzetarako deialdia egiten da. Saila Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza. (2019/09/10)

2019/10/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/11/30 BherriaLab ekimenaren martxan jartzea, ‘Bherria. Herritartasun berrirako agora’ programaren barruan. Laborategi honen lehen edizioan administrazio publikoetako eta herri-ekimenetako 70 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, eta helburua da udal-politiketan integra daitezkeen proposamenak prestatzea, espazio publikoen partaidetzako kudeaketarako proiektu berriak errazago garatzeko.

Berria
2018.eko azaroak 29
Eusko Jaurlaritzak BherriLab abiarazi du, Euskadirako herritarren laborategia
2019/01/08 Viceconsejera de Políticas Sociales

Boluntariotzaren euskal Estrategiaren baitan trebakuntza tailerra, hezkuntz eremuan sentsibilizazio saioak eta boluntariotzaren eta gizarte partaidetzaren inguruko datu kuantitatiboak batzea espero den ikerketa bat burutzen ari gara.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren barruan, BHERRIA ekimena sortu da, Euskadiko Administrazio Publikotik partaidetzari eta boluntariotzari lotutako balioak indartuko dituzten bide eta proiektu berriak arakatzeko, ikasteko espazio baten modura, toki-administrazioaren eta herritarren arteko harreman-formula berriak bilatzeko elkargunea izan dadin, haien ingurunea hobetzeko.  Abenduaren 5ean, boluntarioen eguna zela-eta, diplomak eman zitzaizkien ‘Bherria. Herritartasun Berrirako Agora’ proiektuaren aurreneko ekitaldian parte hartu dutenei. 2018rako laborategi bat garatzea espero da, non lan taldeetan sortu diren berariazko gaiak landuko diren.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

17-10-17 Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 2017-2020 Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren zirriborroari oneritzia ematen dio. Estrategia honen helburua Boluntariotzaren xede esanguratsuenak nabarmentzea eta ordenatzea da, horretaz gain, ekintzetan koherentzia ezartzeko esparru orokorra definitzen duelarik.

2018/01/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

2017ko apirilaren 8an “Boluntariotzaren Euskal Topaketa” egin zen, topaketarako esparrua sortzeko eta, bertan, esperientziak partekatzeko eta horiez eztabaidatzeko. Jardunaldiko buru Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua izan zen eta, bertan, 280 boluntariok parte hartu zuten.

Ekitaldian, Boluntariotzaren Euskal Estrategia berriaren oinarriak izango direnak ezarri ziren. 40 eztabaida-mahai antolatu ziren eta, horietan, seiko edo zazpiko taldeetan, parte-hartzaileek boluntariotzaren eta gizarte-erakundeen sentsibilizazioaz, ikusgaitasunaz eta espiritu eraldatzaileaz eta etorkizunarekin eta gizarte-berrikuntzarekin lotutakoaz jardun zuten.

2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales