Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Telelaguntzako Plan bat sustatu, BetiON Telelaguntzako Zerbitzu Publikoaren eremuaren barruan, zaintzaileak babesteko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Telelaguntzako zerbitzu publikoa (betiON) abian jartzen jarraitzea, ezarritako erronkei erantzunez. Sailari atxikitako Telelaguntzako zerbitzu publikoa (betiON) abian jartzeak berekin dakar ikuspegi integral soziosanitarioan aurrera egitea, zahartzaroa lantzeko pertsonak ardatz dituen arreta integraleko eskema bati jarraituz. Pertsonaren premia sozial eta sanitarioei modu koordinatuan erantzutea da eskema horren alderdi nagusia, bai prebentzioaren arloan, bai asistentziaren arloan. Horrenbestez, aldatu egin behar da etxean zaintzak ematearen paradigma. Zaintzaileak babestea sustatuko da ZLTP programaren bitartez, nahi gabeko bakardadeari aurre egingo zaio, erorketak prebenitzeko tailerrak egingo dira, detektagailuak eta sentsoreak jartzen jarraituko da... Gainera, arestian aipatutako zerbitzu eta etxeen digitalizazioa egingo da, etorkizunari aurre egiteko prestatutako zerbitzua izan dadin.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

Zaintzaileari zaintzak emateari buruzko lan-ildoa garatzeak hauek hartzen ditu barnean: arestian aipatutako pilotajea egitea, Telelaguntzako zerbitzu publikoaren (betiON) testuinguruan zaintzaileei arreta eskaintzeko; zaintzaileak babesteko Jakiten telefono-zerbitzua bultzatzea (Sailak finantzatua); eta foroak egiten jarraitzea, hala nola zaintzaileei eta herritarrei buruzko 2016ko iraileko biltzarra. Lan horren eta profesionalen arteko topaketa-foroen emaitza zaintzaileak babesteko estrategia batean islatzeko aukera, eta, bide batez, babes-sare komunitarioak indartzekoa.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

2019an Euskadiko pertsona zaintza ileei buruzko azterlana egingo da, laguntza-estrategia zehazteko

2018/12/15 Gizarte Politiketako sailburuordea