Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Zahartze Aktiboko Euskal Estrategia (2015-2020) garatu

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategiaren barruan aurreikusten diren ekintzak garatzea. Hiru arlo handitan egituratzen da, eta arlo bakoitzak helburu orokor bat du, zeina 12 helburu operatibotan eta hainbat ekintzatan banatzen baita. Sistematizazio-aukera ugari daude, eta, hain zuzen, kasu honetan, egite-prozesuak aldaketak eragin ditu, horrelako agiri bat argiagoa eta erabilgarriagoa izan dadin. Honako hauek dira garatutako arloak:

    I. arloa.- Gizartea zahartzera egokitzea; gobernantza-eredu berri bat.

   II. arloa.- Aurrea hartzea eta prebenitzea hobeto zahartzeko.

  III. arloa.- Lagunkoitasuna eta parte-hartzea, ongizatearen gizartea eraikitzeko orduan.

Pertsonengan eta haien eskubideetan eta erantzukizunetan ardaztutako esparru kontzeptuala eta etikoa du oinarri, euskal gizartearen zati aktiboa den aldetik. Horrenbestez, bai estrategia hori egiteko jarraitu den prozesuak, bai egiten dituen proposamen eta neurriek, zenbait printzipio dituzte oinarrian. Printzipio horien bidez, estrategiaren balioak eta filosofia zehaztu nahi dira, eta lau oinarritan laburtzen dira, uste delako eragin zuzena dutela EAEko herritarren artean zahartze aktiboa sustatzeko: duintasuna, autonomia, parte-hartzea eta erantzunkidetasuna.

Uneotan, Estrategiaren ekintzak hedatzen jarraitzen dugu. Adinkeriaren eta adinekoak txarto tratatzearen aurkako borrokari dagokionez, Euskadin adinekoen tratu txar fisiko eta ekonomikoak Prebenitzeko eta Antzemateko Prozedura abian jartzen jarraitzen dugu, baita arlo horretan profesionalak prestatzen ere.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimena Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako ekimena da, Euskadin Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez garatzen dena; eta NBEk antolatuta irailaren 20tik 22ra Lisboan egin ziren zahartze aktiboari buruzko jardunaldietan parte hartu zuen. 56 herrialdetako ordezkariak bildu ziren Lisboan, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoaren (UNECE) sustapenarekin egin zen zahartze aktiboari buruzko nazioarteko konferentzian. Bertan izan ziren, UNECEko ordezkariez gain, NBEko ordezkariak, Europako Batzordekoak, Lanaren Nazioarteko Erakundekoak (LANE), hainbat herrialde eta eskualdetakoak eta hainbat erakundetako beste gizarte-eragile batzuk.

2018/01/21 Gizarte Politiketako sailburuordea

Gobernantza-ON, zeinak sustatzen baitu gobernantza partekatuko eredu bat sortzea eta adinekoei ahotsa ematea, gizartean eta haientzako politika eta programetan parte har dezaten bultzatuz. 2017ko urtarrilean, baloratu ziren gizarte-partaidetzan, gobenantzan eta/edo gai gerontologikoetan adituak ziren ehun bat pertsonak eginiko lanaren emaitzak. Ondoren, bilera bat egin zen Gobernantza Saileko arduradun politikoekin eta Adituen Batzordearekin. Irailetik aurrera, batzorde batek estrategia egiteari ekin zion eta behin betiko testua laster izango da eskuragarri. Estrategia onetsi eta aurkeztu ondoren, pilotajeak egingo dira horren testuinguruan, gizarte-politiken arloko baterako gobernantza hori islatzeko.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018-03-23 Euskadi Lagunkoia eta Euskadiko Farmazialarien Kontseiluak farmazien lagunkoitasuna sustatzen dute eta dementzia duten pertsonei tratu ona emateko gida bat zabaldu dute

Berria
2018.eko martxoak 23
Euskadi Lagunkoia eta Euskadiko Farmazialarien Kontseiluak farmazien lagunkoitasuna sustatzen dute eta dementzia duten pertsonei tratu ona emateko gida bat zabaldu dute
2018/06/18 Gizarte Politiketako sailburuordea

AGENDA NAGUSIA: Zahartze Aktiborako Euskal Estrategiaren I lan ildoan txertatua. Adineko pertsonekin elkarlanean burutzeko kogobernantza estrategia bat da eta 2018ko maiatzan amaitu zuten honen definizioa. Elkarbanatutako Gobernantza eta adineko pertsonei hitza ematea sustatzen du, gizarte partaidetza bultzatuz, batez ere, adinekoei zuzendutako politika eta ekintzetan. 2018an proiektu piloto bat garatuko da, geure agendaren baitan sustatu behar ditugun proiektu, plangintza, estrategia edo araudien inguruko iritzia eman ahal izateko.

2018/06/27 Gizarte Politiketako sailburuordea

Osasunaren Mundu Erakundeak “Euskadi Lagunkoia” programa nazioarteko 700 ekimenen artean hautatu du, “adinekoentzako jardunbide egokien eredu” gisa

Berria
2018.eko ekainak 27
Osasunaren Mundu Erakundeak “Euskadi Lagunkoia” programa nazioarteko 700 ekimenen artean hautatu du, “adinekoentzako jardunbide egokien eredu” gisa
2018/07/11 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018/12/19K Bilboko Euskalduna Jauregian, Adinekoekiko Gobernamenduaren Euskal Estrategia (2019-2022) aurkeztu da. Estrategia hau AGEnda Nagusian kokatzen da. 2019an, adinekoei dagozkien erabakiak hartzeko ahotsa emango dien pilotaje aitzindaria burutuko da.

2018/12/15 Gizarte Politiketako sailburuordea

2019/01/09: Osasunaren Mundu Erakundeak zahartze aktiborako “Euskadi Lagunkoia ” Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen ekimena nabarmendu du

Berria
2019.eko urtarrilak 09
Osasunaren Mundu Erakundeak zahartze aktiborako “Euskadi Lagunkoia” ekimena nabarmendu du
2019/03/12 Gizarte Politiketako sailburuordea

2019.03.12: Secotekin, enpresa-aholkularitzako senior boluntariotza batzen duen elkartearekin, lankidetzako protokolo orokorra sinatuko da. Protokolo horren bidez, erretirorako trantsizioarekin eta egoera horretatik hurbil dauden pertsonen artean boluntariotza bultzatzearekin zerikusia duten jarduketen garapena sustatu eta bultzatuko da.

Berria
2019.eko martxoak 12
Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Secot-enpresako senior boluntariotzak erretirorako trantsizioa sustatu eta boluntariotza bultzatuko dute (Gobernu Bilera 2019-03-12)
2019/04/08 Gizarte Politiketako sailburuordea