Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Adineko pertsonek komunitateko edo auzoko jardueretan lankidetzan aritzea eta parte hartzea erraztu

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

 

OMEk Euskadi Lagunkoia programatik sustatutako udalerri lagunkoien sarea zabaltzea. Programaren oinarrizko ildoetako bat da, zehazki, udalerrietan topalekuak sortzea eta, horietan, adinekoek beren udalerriaren edo auzoaren inguruko lagunkoitasun-beharren eta -egoeraren diagnostikoa egitea. Une honetan, 54 udalerrik osatzen dute Sarea.

2018/06/27 Gizarte Politiketako sailburuordea

Gobernantza +65 ekimenaren aurkezpena eta garapena: talde aditua eratu da (unibertsitatea, erakunde publikoak) eta, ekimenean, 100 pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute (adinekoak, adinekoen eremuan lan egiten duten erakundeen ordezkariak etab.).

2017/09/26 Gizarte Politiketako sailburuordea

2017/11/13an, ‘Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean’ jardunaldia egin zen. Adinekoekin zerikusia duten Europako eta estatuko esperientziak aztertu ziren han, besteak beste Belgika, Erresuma Batua edo Poloniatik etorritako profesionalen eskutik. Beste herrialde eta hiri batzuetan egindako lagunkoitasunaren esparruko esperientzia berritzaile eta sortzaileak partekatzeko balio izan zuen jardunaldiak, bai eta udalerri, herri eta hiriek zahartze-prozesura egokitzeko dituzten erronka eta beharrizanei buruzko hausnarketa egiteko ere.

2018/01/21 Gizarte Politiketako sailburuordea

Gobernantza-ON, zeinak sustatzen baitu gobernantza partekatuko eredu bat sortzea eta adinekoei ahotsa ematea, gizartean eta haientzako politika eta programetan parte har dezaten bultzatuz. 2017ko urtarrilean, baloratu ziren gizarte-partaidetzan, gobenantzan eta/edo gai gerontologikoetan adituak ziren ehun bat pertsonak eginiko lanaren emaitzak. Ondoren, bilera bat egin zen Gobernantza Saileko arduradun politikoekin eta Adituen Batzordearekin. Irailetik aurrera, batzorde batek estrategia egiteari ekin zion eta behin betiko testua laster izango da eskuragarri. Estrategia onetsi eta aurkeztu ondoren, pilotajeak egingo dira horren testuinguruan, gizarte-politiken arloko baterako gobernantza hori islatzeko.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018/03/23  2015ean, Eusko Jaurlaritzak proiektu bat jarri zuen martxan jatetxe eta merkataritzako lokaletan lagunkoitasuna sustatzeko, eta orain farmazia-eremuan sustatu da, Euskadiko Farmazialarien Kontseiluaren eta Euskadi Lagunkoia sarearen lankidetzari esker. Baterako lan horren ondorioz, kostu txikiko edo nuluko ekintzak proposatuko dira, farmazia guztiei irisgarriagoak izaten laguntzeko eta, horrela, adin gehiagoko bezeroak erakartzeko eta/edo horiei eusteko.

2018/06/27 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018/12/19K Bilboko Euskalduna Jauregian, Adinekoekiko Gobernamenduaren Euskal Estrategia (2019-2022) aurkeztu da. Estrategia hau AGEnda Nagusian kokatzen da. 2019an, adinekoei dagozkien erabakiak hartzeko ahotsa emango dien pilotaje aitzindaria burutuko da.

2018/12/15 Gizarte Politiketako sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Secot-ek, “Lankidetza Teknikorako Seniorrak” elkarteak, zahartze aktiboan eta boluntariotzaren sustapenean jarduketak garatzea bultzatuko dute. (2019/04/16)

Berria
2019.eko apirilak 16
Eusko Jaurlaritzak eta Secot-ek, “Lankidetza Teknikorako Seniorrak” elkarteak, zahartze aktiboan eta boluntariotzaren sustapenean jarduketak garatzea bultzatuko dute
2019/05/17 Gizarte Politiketako sailburuordea